Angelique du Coudray

Wikipedia, Entziklopedia askea
Angelique du Coudray

Bizitza
JaiotzaClermont-Ferrand, 1712
Herrialdea Frantzia
HeriotzaBordele1795eko apirilaren 17a (82/83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakemagina
Lan nabarmenak

Angelique Marguerite La Boursier du Coudray (Clermont-Ferrand, 1712Bordele, 1794ko apirilaren 17) frantziar emagina izan zen. "Erditzearen artea" jendartean erakutsi zuen lehen emagina izan zen eta XVIII. mendearen bigarren erditik aurrera emaginak kurtsoen bidez irakastea bultzatu zuen, praktikaren bidez ikasi zuten emaginak ordezka zitzaten.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Medikuen familia batean jaioa, 1740an bere formakuntza osatu zuen Parisko l’École de Chirurgie-n eta Hôtel-Dieu-n egin zuen lan matronen nagusi gisa. Hamasei urtez emagin aritu zen eta 1754an Auverniara itzuli zen, landa-eremuan aritzen ziren emaginak lagundu eta heztera, izan ere, jaioberrien heriotza tasa oso handia zen.[1]

Ekarpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Du Coudrayren makina, Musée de L'Homme museoan.

Makina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Du Coudray andereak panpina errealista bat asmatu zuen ("Madame Du Coudrayren makina" izenez ezagutu zena). Ezkerreko argazkian ikus daiteke hori. Makina baliatuz bi hilabeteko formakuntza eskaintzen zien emagin izango zirenei. Jaioberrien heriotza tasak jeiste aldera Luis XVak obstetriziaren gaineko hezkunza sustatzeko agindua eman zion.[2][1] Ondorioz, erreinu osoan zehar aritu zen formakuntza eskaintzen, 1759 eta 1783 urte artean 5.000 emagin baino gehiago hezi zituen. Zirujauak ere hezi zituen.[1] Jaioberrien heriotza tasa behera egin zuen emagin honi esker.[1]

Musée Flaubert d’histoire de la médecine (Roueneko hospitalean) makina bat dago.[1] 2016an atera zen Musée de l'Homme museoan. Ez da makina erreala, 2004an Rebecca Campeauk egindako erreplika baizik. Du Coudrayk bere irakaspenak emateko erabili zuen eta bere ikasleek eta emagin izango zirenek praktikatzeko ere asmatu zuen, lanbide hori erakusteko kurtsoetan erabili zen, hain zuzen.

Erditzeen artearen laburpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1752an argitaratu zuen, Erditzeen artearen laburpena izenpean, eta bere ikasleentzako eskuliburu izateko asmoarekin idatzi zuen. Bigarren edizioa, 1769an argitaratua, irudiak dituen lehen mota horretako liburua da, 26 kolorezko irudi zituen.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Abrégé de l’art des accouchements (1752)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2015-06-03). «Angélique du Coudray, formadora de matronas» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2023-07-07).
  2. (Gaztelaniaz) mdelreal. (2017-01-19). «Mujeres Bacanas | Angelique du Coudray (1712- 1794)» Mujeres Bacanas (Noiz kontsultatua: 2023-07-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]