Animaliek egindako arte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Makako baten selfie. Argazkiak animalia batek egindako lanen inguruko egile eskubideen auzia azaldu zuen.
Beluga balea margotzen.
Tximino bat artelana sortzen

Animaliek egindako artea gizakiak ez diren animaliek sortutako artelanei dagokie. Hainbat artelan primate, elefante, narrasti, hegazti eta beste animalia batzuek sortu dituzte.[1]

Animalia margolariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mota askotako animaliak margotzeko gaitasuna erakutsi dute:

Egile eskubideen arazoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artelan baten egile-eskubidea, normalean, egilearena izaten da. Obra artistiko bat animalia batek sortzen duen kasuetan, jabetza intelektualean adituak diren Mary M. Luria eta Charles Swanek argudiatu dute ez tresneria hornitzen duen gizakiak ez animaliaren jabeak (aplikagarria denean) ezin dutela egile-eskubiderik izan animalia batek ekoitzitako obra baten gainean. Kasu horietan, animaliaren lana ez da giza sorkuntza intelektual bat, eta hori legezko baldintza bat da.[2]

Animaliek sortutako argazkietarako egile-eskubideen jabetzari dagokionez, 2014. urtearen erdialdean kasu bat planteatu zen, makako baten autofotoarekin. David Slater naturako argazkilariaren taldea makako beltz krestatu batek haien kamera bat erabili zuen, Indonesiako Tangkoko Batuangus erreserba naturalean, autoerretratu batzuk hartzeko. Slaterrek irudiaren gaineko egile-eskubideak eskatu zituen, egoera berak prestatu zuela argudiatuz (nahiz eta lehenago istripuz izan zela adierazi zuen).[3] Beste gizabanako eta erakunde batzuek, ordea, argudiatu zuten argazkiak, animalia baten lanaren emaitza gisa, jabetza publikokoak zirela. Honako hau adierazi zuen Slaterrek: irudiak Wikimedia Commonsera igotzea, eduki askeen gordailura, 10.000 libera esterlina baino gehiago kostatu zitzaiola galdutako irabazietan; argazkiak ezabatzen saiatu zen arrakastarik gabe. Estatu Batuetako Egile Eskubideen Bulegoaren arabera, 2014ko abuztuan plazaratutako erabakiarekin, animaliek egindako argazkiak ez daude egile-eskubideekin babestuta.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]