Animalien inauteria
Animalien inauteria | |
---|---|
Audioa | |
Felipe Juaristi, Animalien inauteria liburuaren pasarte bat irakurtzen. | |
Datuak | |
Idazlea | Felipe Juaristi |
Argitaratze-data | 1999 |
Generoa | Ipuina |
Jatorrizko izenburua | Animalien inauteria |
Argitaletxea | Erein |
Herrialdea | Euskal Herria |
Ilustratzailea | Antton Olariaga |
Bilduma | Auskalo-Bumeran |
Orrialdeak | 175 |
ISBN | 84-7568-853-5 |
Sariak | Euskadi saria - Euskarazko haur eta gazte literatura, 2000an |
Animalien inauteria fikziozko mundu errealista batean kokatzen den ipuina da. Felipe Juaristik idatzi zuen eta 1999ko obra honekin, Euskadi Saria lortu zuen 2000. urtean. Egileak darabilen hizkuntza poetikoa dela eta, 12 urtetik aurrerakoentzat gomendatzen den arren, Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak bere webguneko argitalpenen atalean dioenez,[1] gaia erraz ulertzekoa denez, egokia da 8 urtetik aurrerakoentzat ere.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Animalia pertsonifikatuak bizi diren baso batean, gizakiak ingurua bereganatu dute ingurua hesituz. Protagonista, Azeri jauna, Ingalaterratik bueltatu berri da egoera honen aurrean aurkitzen denean, honi konponbide bat emateko erabaki bat hartzen du zenbait lagunekin batera: gizakien eta animalien arteko musika lehiaketa bat antolatzea.
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Felipe Juaristik sei urte lehenago —1993an— idatzia zuen Ilargi lapurra ipuina, Animalien inauteriaren aurrerapena. Honela dio idazleak berak:[2]
« | Ilargi lapurra, Animalien inauteriaren oinarria da. Bietan espazioa eta denbora berbera erabiltzen dut, basoa eta denbora lineala. Batetik bestera, bost urte igaro dira eta basoa guztiz aldatu da. Horixe da, finean, helarazi nahi nuena, basoan, kalean baina luzeagoak betetzen direla bost urte. | » |
Egitura [3]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru maila desberdin sailkatzen ditu egituraketari dagokionez: espresio mundua, eraketa eta moldapen sinboliko zein poetikoa eta mundu ideologizatua, azkenik.
Espresio mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Animalien izaera eta itxura gizon eta emakumeena baina askoz ere hobeto definituak daude. Animaliek hartzen dute ipuinaren protagonismo gehiena, normalean gertatzen ez den bezala. Bestetik, idazleak bi erreferente nagusi ditu, batetik euskal literaturan idatzi izan diren alegiazko ipuin guztiak, eta bestetik, George Orwellen Abereen etxaldea, honek ere, alegoria politikoa kontatzen duelako.
Kontakizun-legeak eta sinbolismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburuan egiten den kontakizun bidea oso lineala da, espazioa eta denbora oso garbiak dira. Kapituluak hasteko adibidez denboralizazio errelak erabiltzen ditu: Egunaren senti sentian, iluntzean, biharamun goizean... Gainera, liburu osoa aste oso batean zehar igarotzen da eta beraz, egunkari baten moduan erabiltzen du denboraren trataera. Espazioari dagokionez ere oso toki finkoetan gertatzen da guztia: basoan, gizon emakumeen herrian eta azeriaren espazio galdu eta amestuan.
Ideologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Idazlearen hitzetan, haurrei mezu bat erakutsi behar zaie, kasu honetan aldamenekoa onartzen. Errespetu horretatik, naturan oreka bat dagoela eta oreka hori denok gozatzen dugula irakatsi nahi du. Gaur egun kausatzen den arrazakeriarekin oso lotuta dago paradigma hau, horregatik, 12 - 14 urteko gazteei mezu hau zabaltzea garrantzitsua ikusten du, prebentzio moduan bada ere.
Demokrazia bezalako kontzeptuak ere defendatzen dira : <<Nahiko nuke basoa guretzat bakarrik balitz, baina iruditzen zait gauzak dauden moduan ezinezkoa dela. Denok bizi behar dugu basoan.>> (49.orria)