Felipe Juaristi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Felipe Juaristi
Felipe Juaristi (Teresa Santos) 1.jpg
Ahotsa
Bizitza
Jaiotza Azkoitia1957ko ekainaren 12a (60 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta poeta
Jasotako sariak

Felipe Juaristi Galdos (Azkoitia, Gipuzkoa, 1957ko ekainaren 12a - ) euskal idazlea da. Poeta gisa da batez ere ezaguna, eleberriak eta ipuinak kaleratu baditu ere. Literaturako hainbat euskal testu itzuli ditu, gaztelaniara[1]. Hainbat sari eskuratu ditu, horien artean bi aldiz jaso du Euskadi Saria: 1998an, Galderen geografia poema-liburuarekin, eta 2000. urtean, Haur eta Gazte Literaturaren alorrean, Animalien inauteria liburuarekin. Everest argitaletxearen "Bizi, Irakurri 2002" lehiaketako lehen saria ere eskuratu zuen, Haydn-en loroa lanarekin.

Literatur ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazetaritza ikasketak egin zituen Madrilen eta komunikabide ugaritan aritzen da, literatura kritikari modura. Euskadi Irratiko zuzendaria ere izana da. ETBn eta Unibertsitatean lan egin izan du, irakasle eskolan hain zuzen ere. Literatura Gazeta eta Porrot aldizkarien sortzaileetako bat da.

Liburuek eraman zuten literaturara idazlea eta Antonio Machado izan zen liluratuta utzi zuen egilea. Poesiaren arloan egindako lanagatik da batez ere ezaguna; arlo horretan, Lizardi saria birritan jaso du, 1988 eta 1992an. Bere poema bilduma nagusiak Denbora, nostalgia (1985), Hiriaren melankolia (1987) eta Laino artean zelatari (1993) ditu. 90eko hamarkadan haur eta gazteei zuzendutako lanak argitaratu ditu gehienbat, eta alor horretan itzultzaile bezala ere nabarmendu da, nahiz eta oso lotuta jarraitu poesiari, bai bere poesiagintza lantzen, bai poesia irakurtzen edota beste poeta batzuen lanen argitalpenak prestatzen eta itzultzen. Hamarkadaren hasieran eman zuen argitara oraingoz bakarra duen nobela, Arinago duk haizea, Absalon, 1992an gaztelaniaz ere argitaratu zena (Más leve es el viento, Absalón). Genero horri lotua da, halaber, 1996an argitara eman zuen Bordelera liburua. Galderen geografia (1997) poesia liburuarekin Euskadi Literatura saria irabazi zuen 1998an (2000. urtean gaztelaniaz argitaratua, Geografía de las preguntas).

Haur eta gazte literaturari dagokionez, alde guztietatik kalitatez eta edertasunez hornituta dago Felipe Juaristiren sorkuntza lana. [2]Publiko horri zuzendutako liburuen alorrean argitaratu ditu, besteak beste, Tristuraren teoria (1993), urte hartan Lizardi saria eskuratu zuena, Ilargi lapurra (1994), Sagitario (1995) edota Eguzkiren etxea (1998). 2000. urtean bigarren aldiz lortu zuen Euskadi Literatura saria, haur literaturaren alorrean, Animalien inauteria lanagatik.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Felipe Juaristiren lanen zerrenda»
Haydn-en loroa
260px
Audioa
Felipe Juaristi, Haydn-en loroa liburuaren pasarte bat irakurtzen.
Datuak
Egilea Felipe Juaristi
Argitaratze-data 2003
Argitaratzailea Aizkorri
Ilustratzailea Elena Odriozola
Bilduma Topaleku bilduma
Orrialdeak 110
ISBN 84-8263-414-3

Hainbat generotan idatzi izan du Felipe Juaristik. Narrazioa, nobela, poesia eta Haur eta Gazte Literaturan ditu lanik gehienak. Hauek dira HGL sailen argitaratutakoak:

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Felipe Juaristi