Edukira joan

Anis-klitozibe zuri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anis-klitozibe zuria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaClitocybe
Espeziea Clitocybe fragrans
P.Kumm., 1871
BasionimoaAgaricus fragrans
Mikologia
 
orriak himenioan
 
himenioa dekurrentea da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Anis-klitozibe zuria (Clitocybe fragrans) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria. Muskarina izan dezakeela uste da.

Sinonimoa: Clitocybe suaveolens.

Kapela: Higrofanoa, 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, beix-haragi zurbil kolorekoa. Hasieran ganbila, gero laua, erdian koloretsuagoa den sakonune txiki batekin; hezetasunean ertz ildaskatua.

Orriak: Dekurrente samarrak; hasieran zurixkak, bukaeran krema zikin kolorekoak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Liraina, hauskorra, zurixka; kotoi itxurako hondarrekin oinarrian, 4 - 8 x 0,3 - 0,5 cm-koa.

Haragia: Zurixka, anis usain garbiarekin.[2]

Etimologia: Clitocybe hitza grekotik dator, burua, esan nahi du, kapelaren formagatik. Fragrans epitetoa berriz latinetik dator, usaina esan nahi duen "fragrans" hitzetik. Usain handia duelako.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait autorek Clitocybe txiki, zurbil eta anis usaina duten talde bati buruz egiten dituzten interpretazioak desberdinak dira, eta, askotan, kontraesankorrak. Batzuentzat espezie beraren forma desberdinak baizik ez lirateke izango, eta beste batzuentzat, berriz, oso desberdinak.

Clitocybe suaveolens deritzona oso antzekoa da, baina kapela koloreztatuagoa eta unbilikatuagoa du, orriak dekurrenteagoak, haragia hauskorragoa eta usain leunagokoa.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, baso argietako hezeguneetan, belarretan eta goroldiotan.[4]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Txile, Islandia, Europa, Errusia, Taiwan, Japonia, Australia, Zeelanda Berria, Hegoafrika, Nigeria.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 162 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno.. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 295 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto.. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 318 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. Clitocybe fragrans: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]