Anita Gutbrod

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anita Gutbrod

Bizitza
Jaiotza1903
Herrialdea Argentina
Heriotza1967 (63/64 urte)
Jarduerak

Anita Gutbrod Gervino, prentsan Sirena de las Islas ezizenez ezaguna (Belgrano (Buenos Aires), Argentina, 19031967) argentinar igerilaria da, eta ibai irekira distantzia luzeak egiten eta uretan egoten espezializatu zen. 1923ko martxoaren 13tik 14ra, 20 urte zituela, 22 h eta 47 min egin zituen igeri, eta emakumezkoen uretan irauten munduko errekorra lortu zuen.[1][2][3][4][5][6]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahaideak Europako etorkinak ziren. Anita Gurbrod Belgranon jaio zen. Aita German Gutbrod alemaniarra paisaia-lorezaina zen eta gurasoak frantsiarrak zituen. Ama, ostera, Luisa Gervino argentinarra zen eta gurasoak italiarrak zituen. Marta Bourgeois, Anitaren alabak esan zuenez, aitaren gurasoak etorri ziren lehenengo Argentinara:

Frantsesak ziren, eta Sarmientok 1850ean sustatu zuen immigrazio-olatuarekin iritsi ziren. Kolektibitateen arabera taldekatzen ziren, eta ontzi horiek Paranako sendabelarrez beteta itzultzen ziren Europara”.[1]

Aitona-amonak deltara bisitan joan ziren eta zortzi hektareako zati bat aurkitu zuten salgai. Erosi eta Caraguatara joatea erabaki zuten. Fruta eta zumearen eskualdeko ekoizpenari, loreak gehitu zizkion zizkioten gero.[1] Anita Gutbrodek bost neba-ahizpa izan zituen. Haurrak pasabide batetik joaten ziren eskolara, mendia zeharkatuz, zubi birakari baten bidez. Andereñoak Sarmientok Carapachay inguruan sortutako eskolan bizi ziren.[1]

Anita Gutbrod 1922ko urtarrilaren 21eko El Gráfico aldizkariaren azalean.

Haurrek igeriketa-estiloak ikasi zituzten mahai baten gainean, uretatik kanpoko mugimenduak markatuz eta gero ibaian praktikatuz. Flotatzeko latak erabiltzen zituzten, malgukiari lotzeko, teknika bereganatuz, bularrean igeri eginez normalean. Mutil batzuk ibaian igeri egiten ari zirela, Roque Ridano entrenatzailea pasatu eta igeriketa-eskoletara gonbidatu zituen.[1] Txikitatik ikasi zuen igeri egiten ur marroixkadun Caraguatá errekan, bere guraso etorkin alemanek, eskualdeko uharte batean erositako etxalde batekin muga egiten zuen errekan. Ondoren, Buenos Aireseko Gimnasia eta Esgrima Klubean hartu zituen eskolak.[3] Ur irekietan igeri egiten hasi ondoren, Lilian Harrisonekin lehiatu zen, Ingalaterrako etorkinen alaba argentinarrarekin, eta etengabe gainditzen zuten elkar.[3]

Gutbrod-en azken konsakrazioa 1923ko martxoaren 14an iritsi zen, bi lehiakideak Zárate hiritik (Frigorifiko Anglo parean) Paraná ibaira bota eta ia egun oso batera. Hotzetik babesteko, Gutbrodek bakailao-, baselina- eta lanolina-olioen nahasketa batekin igurtzi zuen bere gorputza, eta 1923ko martxoaren 13ko 15:25ean uretara jauzi egin zen. Perseverancia eta La Talita txalupek lagundu zioten.[3] Gauean Arias kanala zeharkatu zuen, Paranako deltaren beheko tartean, eta, Luján ibaira iritsi aurretik, Lilian Harrison atzean utzi zuen. Egunez, Luján ibaiaren uretan igeri egiten ari zela, uhartetxoetakoek txalotzen eta uretara loreak botatzen hasi ziren. Ibilbidean, Caraguatá errekaren ahotik igaro zen, bizi zen eta igeri egiten ilasi zuen tokitik. Eguerditik aurrera, jendea beren ontzietan jarraitzen hasi zitzaizkion.[3]

Aurkariak baino bi kilometro gehiago egin eta 22 ordu eta 47 minutuko errekorrera iritsi ondoren, Gutbrodek ontzietako batera igotzeko eskatu zuen.[3]

Errekorra hautsi ondoren, lehiak alde batera utzi eta Buenos Aireseko Gimnasia eta Esgrima Klubeko igeriketa irakasle izan zen 1950eko hamarkadara arte.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e (Gaztelaniaz) «Día de la mujer: la historia de Anita Gutbrod, la nadadora que batió un récord mundial hace 100 años en el Delta del Paraná» Revista Para Ti (Noiz kontsultatua: 2023-03-26).
  2. (Gaztelaniaz) «Tigre: Anita Gutbrod, 100 años de su proeza» Tigre Noticias 2021-02-13 (Noiz kontsultatua: 2023-03-26).
  3. a b c d e f g «Anita Gutbrod, una campeona» Actualidad de Tigre y San Fernando 29 de junio de 2018.
  4. «VI Jornadas de Historia local» Prensa Libre 9 de octubre de 2014.
  5. (Gaztelaniaz) «Anita Gutbrod. Noticias sobre Anita Gutbrod | Revista Para Ti – Revista Para Ti» www.parati.com.ar (Noiz kontsultatua: 2023-03-26).
  6. (Thailandieraz) hmong.wiki. «Anita Gutbrod» hmong.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-26).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ruiz Moreno de Bunge, Silvina, Tigre eta Deltako uharte berdeak, Buenos Aires, Camalote, 2004, 176. or.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]