Edukira joan

Anita Orejas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anita Orejas
Bizitza
JaiotzaSama (en) Itzuli, 1914
Herrialdea Espainia
HeriotzaGijón1937ko azaroaren 9a (22/23 urte)
Hobiratze lekuahobi komun
Hobi komuna: Cementerio de Ceares
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Jarduerak
Jardueraketxeko langilea eta erizaina
Izengoitia(k)Anita Orejas
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila

Ana Orejas López, Anita Orejas izenez ezaguna (Sama de Langreo, Asturias, 1914Gijón, 1937ko azaroaren 9a) asturiar etxeko langilea, erizaina eta sozialista izan zen, errepresio frankistaren biktima. Gijongo bando nazionalak fusilatutako lehen emakumea izan zen.[1][2]

Ana Orejas Asturiaseko Sama de Langreo herrian jaio zen.[3] Etxeko langile lan egin zuen.[3] Erizain aritu zen Gijongo Covadonga erietxean, Espainiako gerra zibilean.[3] Alderdi Sozialistan afiliatu zen eta ama ezkongabea izan zen.[3][4]

Heriotza zigorra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Matxinatutako bandoak 1937ko urriaren 20an Gijon hartu ondoren, Orejas 1937ko azaroaren 1ean edo 2an atxilotu zuten nazionalek.[3][5] Hiriko aldi errepublikanoan zapi gorri bat eta pistola bat eramateagatik jarritako salaketa baten ondorioz atxilotu zuten.[3][4] El Coto espetxean sartu zuten.[3] 1937ko azaroaren 8an heriotza-zigorra ezarri zioten Gijongo Jovellanos Institutu Zaharrean egindako gerra-kontseilu oso handi batean.[3][5] Hurrengo egunean, 1937ko azaroaren 9an, fusilatu egin zuten 23 urterekin, beste hamahiru gizonekin batera.[3][6] Bi tiro egin zizkioten buruan eta hiru bihotzean.[6] Cearesko hilerriko hobi komun batean lurperatu zuten.[7] Gijongo bando nazionalak fusilatutako lehen emakumea izan zen.[1][2]

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Ortega Valcel, M. Enriqueta. 1994. Frankismoaren errepresioa Asturiasen. Gijongo Barrutiko kartzelan egondakoak eta hildakoak. Avilés Azucel, D.L. 84-86546-51-6.[9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]