Anna Leopoldovna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Anna Leopoldovna
Anna Leopoldovna by L.Caravaque (c.1740, Russian museum).jpg
erregeorde

1740ko azaroaren 20a - 1741eko abenduaren 6a
Bizitza
Jaiotza Rostock1718ko abenduaren 18a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
Heriotza Kholmogory (en) Itzuli1746ko martxoaren 19a (27 urte)
Hobiratze lekua Annunciation Church of the Alexander Nevsky Lavra (en) Itzuli
Heriotza modua : arazo puerperala
Familia
Aita Karl Leopold, Duke of Mecklenburg-Schwerin
Ama Katalina Ivanovna Errusiakoa
Ezkontidea(k) Duke Anthony Ulrich of Brunswick (en) Itzuli  (1739 -
Seme-alabak
Leinua House of Mecklenburg (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak subiranoa
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa kristautasun ortodoxoa

Anna Leopoldovna (errusieraz: Анна Леопольдовна; Rostock, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1718ko abenduaren 18agreg./abenduaren 7ajul. - Kholmogory, Errusiar Inperioa, 1746ko martxoaren 19agreg./martxoaren 8ajul.), Anna Karlovna (errusieraz: Анна Карловна) izenaz ere ezaguna, Errusiako erreginaordea izan zen bere seme adingabe Ivan VI.aren ordez, hilabete batzuetan zehar, 1740 eta 1741 bitartean.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anna Leopoldovna, jaiotza-izenaz Elisabet Katalina Kristina Mecklenburg-Schweringoa, Rostocken jaio zen 1718ko abenduaren 18an. Ama Katalina Ivanovna Errusiakoa tsarevna zuen, Ivan V.a Errusiakoaren alaba; aita, Karlos Leopoldo Mecklenburg-Schweringoa zuen, Mecklenburg-Schweringo dukea.

1739an Anton Ulrik Brunswick-Wolfenbüttelgoarekin ezkondu zen. 1740ean lehen semea izan zuten, Ivan VI.a. Ana Errusiakoa enperatrizak, 1740ean hil aurretik, ondorengotza bere biloba Ivan VI.aren esku jarri zuen. Ivan VI.a adingabea zenez, bere alaba Anna Leopolvovna erreginaorde jarri zen. Erreginaordetzak hilabeta batzuk besterik ez zuen iraun.

1741eko abenduan Elisabet I.a Errusiakoak estatu kolpea zuzendu zuen, eta honen ondoren Errusiako enperatriza bilakatu zen. Horren ondorioz, Anna Leopoldovna eta bere familia espetxera bidali zituzten eta azkenik erbesteratu zituzten.

1746ko martxoaren 19an hil zen, Aleksei semeaz erditu eta bederatzi egunera, erdiondoko sukar puerperal gaixotasunak jota hil zen.