Ana Errusiakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ana Errusiakoa
Louis Caravaque, Portrait of Empress Anna Ioannovna (1730).jpg
Errusia Guztien enperadorea

1730eko otsailak 5 - 1740ko urriak 28
Bizitza
Jaiotza Mosku1693ko otsailaren 7a
Herrialdea Errusiar Tsarerria
 Errusiar Inperioa
Heriotza San Petersburgo1740ko urriaren 28a (47 urte)
Hobiratze lekua San Petersburgoko katedrala
Heriotza modua berezko heriotza
Familia
Aita Ivan V.a Errusiakoa
Ama Praskovia Saltykova
Ezkontidea(k) Frederick William, Duke of Courland  (1710eko azaroak 11 -
Anai-arrebak
Leinua Romanov dinastia
Lanbidea
Jasotako sariak
Sinesmenak
Erlijioa Eliza ortodoxoa

Ana Errusiakoa, (errusieraz: А́нна Иоа́нновна; 1693ko otsailaren 7agreg./urtarrilaren 28ajul. - 1740ko urriaren 28agreg./urriaren 17ajul.) Errusiako enperatriza izan zen 1730etik 1740ra.

Iván V.aren alaba zen, beraz, Petri Handiaren iloba eta Petri IIaren lehengusina. Azken hori 1730ean ordezkatu egin zuen. Frederiko Gilen, Kurlandiako dukearekin ezkondu zen. Anaren Erregealdian Errusiak Poloniako Ondorengotza Gerran (1733-1735) parte hartu zuen eta turkiarren aurka ere hasi zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Petri IIaren heriotzarekin Ana enperatriz izateko aukeratu zuten oinordeko zuzenik utzi ez zuelako. Kontseiluko kideen asmoa erraz erabili zezaketen pertsona bat jartzea zen karguan eta Inperioaren boterea gutxituko zuen dekretuak sinaraztea.

Anak plan horiek guztiak desarmatzen ditu eta Inperioko erregimentuek eta guardiak dioten begikotasunaz baliatuz eta horien laguntzarekin, autokrataren antzera ezartzen du bere boterea. Hartzen dituen lehenengo erabakietako bat polizia sekretua sortzea izan zen, horren bidez, bere politikaren aurkakoak beldurtzeko. Errusiar nobleak botere karguetatik at utziko ditu dien errezeloagatik eta Alemaniako Baltikoko herrietako pertsona ospetsuak jarriko ditu haien ordez. Ernst Johann von Bironek eragin berezia izango du gortean.

Germaniako Erromatar Inperio Santuko Karlos VI.arekin aliantza bat egiten du eta Errusiak Poloniako Ondorengotza Gerran parte hartzen du. Augusto III.a jartzen dute Poloniako tronuan.

1735ean Otomandar Inperioa erasotzen du baina Germaniako Erromatar Inperio Santuko Karlos VI.ak bake akordioa sinatzen du, eta ondorioz Ana gerra bukatzera behartzen du.

1740an hil zen eta aurreko agintariak bezala oinordeko zuzenik ez zuen utzi. Oinordeko Ivan iloba izendatu zuen, oraindik hilabete gutxi zituena.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ana Errusiakoa Aldatu lotura Wikidatan