Anna Sundström

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anna Sundström

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAnna Christina Persdotter
JaiotzaSpånga (en) Itzuli1785eko otsailaren 26a
Herrialdea Suedia
HeriotzaStockholm1871ko ekainaren 27a (86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaksuediera
Jarduerak
Jarduerakkimikaria

Anna Sundström (Spânga, Suedia,1785eko otsailaren 26a - Adolf Fredriks parish, 1871ko ekainaren 27a ), Anna Christina Persdotter jaiotzez, Jöns Jacob Berzelius kimikariaren laguntzailea izan zen 1808tik 1836ra. Anna Sundström Suediako lehen kimikatzat hartzen da.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anna Persdotter Spånga hirian (Suedian) jaio zen. Persdotter Per Jansson nekazariaren alaba izan zen eta ondoren Sundström izen zientifikoa hartu zuen. 1808an Jöns Jacob Berzeliusen giltzain bezala kontratatua izan zen, honek laguntzaile eta lankide bezala tratatu zuelarik bere ikasketetan.[2]

Berzeliusen etxean lan egin zuen bitartean, kimikan ikasi zuen eta ezagutza handia lortu zuen arlo horretan. Berzeluisek honako hau zioen: "Berak nire ekipamendua erabili zuen eta taldearen izena graduatu gisa ezagutzen du, eta esan dezaket azido hidroklorikoa destilatu dezakeela".[2]

Sundströmek bere laborategia ere administratu zuen, eta bere ikasleak gainbegiratu zituen, maitekiro "Anna zorrotza" deitzen zutenak. [2]

1836an, Berzelius Elisabeth Poppiusekin ezkondu zenean, etxetik alde egin eta bere jarduera zientifikoak bertan behera utzi behar izan zituen. [2]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Berzeliusek Sundströmek lagundu zion garaian egin zituen lanetako batzuk:[3]

Legatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtero, Suediako Kimika Akademiako kimika ez-organikoaren atalak kimika ez-organikoko doktore tesirik onena aukeratzen du eta Anna Sundström saria ematen dio egileari.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) 1343284. «Karolinska Institutet 200 År - 1810-2010» Issuu (Noiz kontsultatua: 2021-06-27).
  2. a b c d «Sundström» web.archive.org 2012-03-20 (Noiz kontsultatua: 2021-06-27).
  3. https://es.melayukini.net/wiki/Anna_Sundstr%C3%B6m. .
  4. (Ingelesez) «Jöns Jacob Berzelius | Swedish chemist» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2021-06-27).
  5. «Anna Sundström Award» web.archive.org 2015-04-03 (Noiz kontsultatua: 2021-06-27).