Edukira joan

Anna Thynne

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anna Thynne

Bizitza
JaiotzaWalford (en) Itzuli, 1806
Herrialdea Ingalaterra
Heriotza1866 (59/60 urte)
Familia
AitaCharles Beresford
AmaAmelia Montgomery
Ezkontidea(k)Lord John Thynne (en) Itzuli  (1824ko martxoaren 2a -
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzoologoa eta itsas-biologoa

Anna Thynne, Lady John Thynne (Waterford, Irlanda, 1806ko apirilaren 1a - 1866ko apirilaren 22a), Anna Constantia Beresford jaiotzez, britainiar itsas zoologoa izan zen, koralak eta belakiak aztertzen nabarmendu zena.[1][2] Ur gaziko lehen akuario egonkorra eraiki zuen 1846an, eta koralak eta belakiak mantendu zituen hiru urte baino gehiagoz.[3][4]

Thynnek geologia maite zuen, baina 1846an bere lehen Madreporarekin (koralen genero bat) topo egin zuen eta harri bat zirudien baina izaki bizia zen zerbaitekin liluratuta geratu zen.[5] Torquaytik Londresera espezimenak eramateko irrikaz, orratzez eta hariz belaki bati lotu zizkion madreporak, harrizko poto baten barruan. Gero kristalezko ontzi batera eraman zituen, bi egunetik behin ura aldatuz. Itsasoko ura ordezten jarraitzeko hornidura nahikorik ez zuenez, aireztatzera pasatu zen, eta leiho ireki baten aurrean ontziz aldatzen zuen ura. Morroiak egiten zuen lan hori.[6]

1847an itsas landareak gehitu zizkien ontziei, eta bi urtetan lehen itsas akuario orekatua sortu zuen.[6] 1859an, "Increase of the Madrepores" lehen artikulua argitaratu zuen Madreporei buruzko "The Annals and Magazine of Natural History" liburuan. Bertan horiekin egindako lana eta lehenengo itsas akuarioa nola sortu zen zehazten du.[3][5]

Anna Thynnek bere akuarioa utzi behar izan zuen 1849an, etxe aldaketa baten ondorioz.[3] Thynneren lanak Philip Henry Gosse inspiratu zuen 1853an Londresko zoologikoaren Fish House sortzeko.[7]

Lord John Thynne (1798-1881) Westminster abadiako kalonje eta dekanordearekin eta Thomas Thynne Batheko bigarren markesaren hirugarren semearekin ezkonduta zegoen. Bere tratamendu zuzena, beraz, "Lady John Thynne" zen. Senar-emazteek bi alaba eta zortzi seme izan zituzten.[3]

  • "On the incrase of Madrepores" Annals and Magazine of Natural History (London: Taylor and Francis) 3 (29): 449-461. 1859.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Theatres of Glass: The Woman Who Brought the Sea to the City - Stott, Rebecca: 9781904095361 - IberLibro» www.iberlibro.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-03).
  2. «Anne Constantia Thynne» geni_family_tree 2022-05-01 (Noiz kontsultatua: 2024-09-03).
  3. a b c d (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2022-08-31). «Anna Thynne, la mujer que llevó el mar a la ciudad» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-09-03).
  4. (Ingelesez) The American Naturalist. Essex Institute 1876 (Noiz kontsultatua: 2024-09-03).
  5. a b (Ingelesez) Muḥammad Amīn ibn ʻUmar Ibn ʻĀbidīn. (1859). The Annals and Magazine of Natural History: Zoology, Botany, and Geology. Taylor & Francis, Limited. 1859. p. 449 (Noiz kontsultatua: 2024-09-03).
  6. a b (Ingelesez) Adamowsky, Natascha. (2015-10-06). The Mysterious Science of the Sea, 1775–1943. Routledge ISBN 978-1-317-31720-3. (Noiz kontsultatua: 2024-09-03).
  7. (Ingelesez) «History of London Zoo | London Zoo» www.londonzoo.org (Noiz kontsultatua: 2024-09-03).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]