Anne Lister
| Anne Lister | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Halifax, 1791ko apirilaren 3a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Kutaisi, 1840ko irailaren 22a (49 urte) |
| Familia | |
| Bikotekidea(k) | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | lur-jabea, bidaiaria, eguneroko-idazlea eta idazlea |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | anglikanismoa |
Anne Lister (1791-1840) Yorkshireko lur-jabe, egunerokoen idazle, alpinista eta bidaiaria izan zen.[1] Bere bizitzan zehar, bere egunerokotasuna jasotzen zuten egunerokoak idatzi zituen, emakumeekin izan zituen maitasun harremanak, bere finantza kezkak, industria jarduerak eta Shibden Hall bere etxea hobetzeko egindako lana biltzen zuen idazlan horietan.[2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1834an bere bikotearekin, Ann Walkerrekin ezkondu zen Yorkeko Hirutasun Santuaren elizan, legezko aitortzarik gabe. Bi emakumeren artean izandako ezagutzen den lehen ezkontza da Lister eta Walkerrena.[3] Jazarpena jasan izan zuen bere bizitzan zehar bere izaeragatik, ezagutzera iritsi zen Llangollengo andreen antzera.[4] Bizi izan zen Halifax herrian "Gentleman Jack" ezizena ematen zioten.[4]
49 urterekin hil zen sukar batengatik Koutais-en (egungo Kutaisi, Georgia) Ann Walkerrekin egiten ari zen bidaia batean.[5] Ann Walkerrek Listerren gorpua baltsamatu zuen eta Ingalaterrara eraman zuen eta Halifaxeko parrokian lurperatu zuen. Shibden Hall etxea Ann Walkerrek jaso zuen bizi artean, Ann Listerren heriotzaren ondoren.[6]
Bere egunerokoek 4.000 hitz baino gehiago dituzte, eta hauen seiren bat, gutxi gora behera, bere harreman erromantiko eta sexualen xehetasun intimoei buruzkoak direnak, zifratuta zeuden. Kodea, aljebraren eta antzinako grezieraren konbinazio batetik eratorria, 1980ko hamarkadan dezifratu zen.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Domenech, Cristina 1987. Señoras que se empotraron hace mucho. (Primera edición: octubre de 2019. argitaraldia) ISBN 978-84-17001-93-3. PMC 1129301280. (kontsulta data: 2020-03-13).
- ↑ (Ingelesez) The life and loves of Shibden Hall's Anne Lister. 2010-05-25 (kontsulta data: 2020-03-13).
- ↑ (Ingelesez) Correspondent, Harriet Sherwood Religion. (2018-07-28). «Recognition at last for Gentleman Jack, Britain’s ‘first modern lesbian’» The Observer ISSN 0029-7712. (kontsulta data: 2020-03-28).
- ↑ a b Castle, Terry. (1989ko urtarrila). «Review: The Pursuit of Love» The Women's Review of Books 6 (4): 6-7..
- ↑ Bray, Alan (2003). The Friend. University of Chicago Press. ISBN 0-226-07180-4.
- ↑ "The Shibden Hall Estate". Leeds Times. 1882-07-22.
- ↑ «San Francisco Sentinel » Blog Archives » BBC UNVEILS DRAMA ABOUT GENTLEMAN JACK - ‘THE FIRST MODERN LESBIAN’» web.archive.org 2011-09-28 (kontsulta data: 2020-03-13).