Anne Robert Jacques Turgot
Anne Robert Jacques Turgot | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1774 - 1774 ← Pierre Étienne Bourgeois de Boynes - Antoine Raymond Jean-Gualbert Gabriel de Sartine (en) →
1774 - 1776 ← Joseph Marie Terray - Jean Étienne Bernard Clugny de Nuits (en) →
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Paris, 1727ko maiatzaren 10a | ||||||||
Herrialdea | Frantzia | ||||||||
Bizilekua | Laulne | ||||||||
Heriotza | Paris, 1781eko martxoaren 18a (53 urte) | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Michel-Étienne Turgot | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Parisko Unibertsitatea Lycée Louis-le-Grand (en) | ||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | ekonomialaria, politikaria, itzultzailea, entziklopedista, idazlea eta filosofoa | ||||||||
Jasotako sariak | |||||||||
Kidetza | Académie des Inscriptions et Belles-Lettres |
Anne Robert Jacques Turgot, L'Aulneko baroia (Paris, 1727ko maiatzaren 10a - Paris, 1781eko martxoaren 18a), ezagunagoa Turgot deituraz, frantses politikaria eta ekonomialaria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Apaiz-ikasketak egin zituen. Harremanak izan zituen garai hartako filosofoekin. Lettres sur la tolérance (1754, Tolerantziari buruzko gutunak) idatzi zuen eta Entziklopedian parte hartu zuen. Ekonomiako liburu bat ere idatzi zuen, Réflexions sur la formation et la distribution des richesses (1776, Aberastasunen eratze eta banaketari buruzko gogoeta).
1761etik 1771ra Limogesko intendentea izan zen. 1774an finantzen arduradun nagusi izendatu zuten eta berrikuntza handiak egin zituen ekonomian: industria- eta merkataritza-askatasuna eta salgai batzuen (aleak, olioa, azienda, ardoa) zirkulazio-askatasuna ezarri zuen, zergak bateratu zituen, gremioak deuseztatu zituen enpresa askatasuna lortzeko, eta erregeari norberak egin beharreko zerbitzua dirutan ordaindu beharreko zerga bihurtu zuen. Berrikuntza horiek nobleen eta elizaren haserrea piztu zuten eta 1776an erregeak kargutik kendu zuen.
Vincent de Gournayren eta fisiokraten eragina izan zuen, nahiz eta gero uko egin zien fisiokraten ideiei. Askatasuna eskatu zuen barneko eta kanpoko merkataritzarako eta estatuaren esku-hartzea ukatu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anne Robert Jacques Turgot |