Volt

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Volt-a (V ikurra) Nazioarteko Unitate Sistema-eko (NUS) unitate eratorria da potentzial elektriko, voltai eta indar elektroeragilearentzako. Alessandro Volta-ren omenez jasotzen du izena, nork 1800ean, pila voltaikoa asmatu zuen, aurreneko bateria kimikoa.

1 V, watt bateko (1 W) potentzia erabiltzen duen anpere bateko (1 A) korronte batek, eroale batean sorturiko potentzial diferentziari dagokio.

Volt-aren definizioa beste era batera ere uler daiteke: bi punturen arteko potentzial diferentzia Volt batekoa izango da, baldin eta coulomb bateko (1 C) karga, puntu batetik bestera garraiatzeko beharrezkoa den energia Joule batekoa (1 J) bada.

Beraz,