Edukira joan

Anselma de Salces

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anselma de Salces

Bizitza
JaiotzaBilbo1815eko apirilaren 22a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza1885 (69/70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilantropoa

Anselma de Salces y Salas (Bilbo, Bizkaia,1815eko apirilaren 21a[1] - 1885) Bilboko ongilea izan zen.[2]

Besteak beste, Euskaraz hitz egiten zekiten bilbotar neska pobreen ikasketak sustatzeko diru-kopuru handia utzi zuen testamentuan.

Eusebio Maria de Salces bermiotarraren eta Esperanza de Salas bilbotarraren alaba, Bilboko Alde Zaharreko San Nikolas basilikan bataiatu zuten jaio hurrengoko biharamonean, Anselma Luisa Theresa izen hirukoitza jarriz. Bere bataio-agirian irakurri daitekeenez, ama eta aita besoetakoaren izenak ere ipini zizkioten aurreneko Anselmaren lagun.

Ongile gisa, besteak beste, Bolsas de Estudios erakundea sortu zuen, Arte Ederretarako bokazioa zuten hiru bilbotar gazteri urtero pentsioa emateko.[3]

Rafael Miniorekin ezkondu zen eta Murtziara joan ziren bizitzera familiarekin; handik ere bilbotarrei zein bizkaitarrei laguntzen jarraitu zuen. Esaterako, 1883ko Markinako Euskal Jaietarako sariak eskaini zituen; 200 erreal palankaririk onenarentzat, Aulestiko Ignacio Onandiak lortu zuena, eta urrezko larrosa bat euskal prosarik onenaren egilearentzat, Felipe Arrese idazleak eskuratuko zuena, Jaungoikoaren probidentzia lanarekin.[4][5]

1885ean hil zen eta testamentuan diru-kopuru handia utzi zuen euskaraz hitz egiten zekiten bilbotar dontzeila pobreen ikasketak sustatzeko, baita Arte Ederrak ikasteko ere.[6]

Bilboko Uribarri auzoan, Udaletxe ostean, kale batek bere izena darama. [3][7][8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «SIGA-AKIS .:. AHEB-BEHA» internet.aheb-beha.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
  2. Educatec@. (2018-04-25). «Berdinak: Anselma de Salces» Berdinak (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).
  3. a b Bilbaopedia-Salces, Anselma de. Calle
  4. (Gaztelaniaz) Basas, Manuel. (1991). Diccionario Abreviado de las calles de Bilbao. Bilboko Udala, 245 or. ISBN 84-606-0152-8..
  5. Bilbao Aretxabaleta, Miguel Angel. (1990). Las Fiestas Eúskaras de Markina, Año 1883 / Markiña´ko Euskal Jaiak, 1883 urtea. Bizkaiko Foru Aldundia / Markinako Udala, 34 eta 139 or. ISBN 8440000472..
  6. (Gaztelaniaz) González Oliver, Javier. (2007). Calles y rincones de Bilbao. Bilboko Udala, 239 or. ISBN 978-84-88714-99-2..
  7. «Kaletarrak - Calle Anselma de Salces, Estrada Anselma de Salces - Kaletarrak - Podcast en iVoox» iVoox (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).
  8. Mujeres en el callejero bilbaíno I. Archivo del ayuntamiento de Bilbao.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]