AntennaPod

Wikipedia, Entziklopedia askea
 AntennaPod
Jatorria
Sorrera-urtea2012
Azken bertsioa3.3.2
Ezaugarriak
EuskarriaAndroid
Sarrera gailuaukimen-pantaila
Programazio-lengoaiaJava
Irakur dezakeAndroid
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaGNU General Public License eta MIT lizentzia

antennapod.org
Twitter: antennapod Mastodon: AntennaPod@fosstodon.org GitHub: AntennaPod Edit the value on Wikidata
Iturri-kodeahttps://github.com/antennapod/AntennaPod

 

AntennaPod podcast-ak entzuteko aplikazio informatiko bat da, doakoa eta kode irekikoa, Android-en sistema eragilerako sortu zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera batean, AntennaPod 2012ko uztailaren 22an argitaratu zuten, 0.8 bertsioan, eta MIT lizentziapean.[1] Aplikazioa software librea eta kode irekikoa da, podcast-ak deskargatzeko eta entzuteko balio du.[2][3][4][5][6] Aplikazioa BoringPhone crowdsourced telefonoan aurkeztu zen. Telefono hori distrazioak ezabatzeko erabiltzen da, eta ohiko Androiden alternatiba bat da.[7]

Propietateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eguneratze automatikoa. Episodioka egin daiteke deskarga baina transmisioak zuzenean entzuteko ere balio du.
  • Erreprodukzio-abiadura aldatzea onartzen du.
  • Atom eta RSS (pasahitzaz babestua)
  • OPML inportatzea/esportatzea
  • Flattr-en integrazioa
  • Podcast-ak bilatzeko eta sinkronizatzeko aukera gpodder zerbitzuarekin [8]
  • MP3, Podlove eta VorbisComment formatuekin erabil daiteke[9]
  • Ordaindutako infomazio zerbitzuekin erabil daiteke[10]
  • Gai iluna / gai argia aukeran.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]