Antilibano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antilibano
Satellite image of Lebanon in March 2002.jpg
Datu orokorrak
Mendirik altuenaHermon
Garaiera2.814 m
Luzera150 km
Geografia
Koordenatuak34°00′N 36°30′E / 34°N 36.5°E / 34; 36.534°00′N 36°30′E / 34°N 36.5°E / 34; 36.5
Honen parte daRift Haran Handia
Herrialdea Siria

Antilibano[1]Antilibano mendikatea bezala ere ezaguna— (arabieraz: جبال لبنان الشرقية‎) Siria, Libano eta Israelen artean dagoen mendikate bat da, aipaturiko hiru estatuen arteko muga naturala dena.

Iparraldetik hegoaldera igarotzen da, Libano mendilerroarekiko eta Mediterraneoaren kostaldearekiko paraleloan. Eskualdeko mendirik garrantzitsuenetako bat, Hermon mendia da, Siria, Libano eta Israelen arteko mugan dagoena.

Orokorrean, mendikatearen batez besteko altuera handiagoa da iparraldeko zatian, eta hegoalderantz doan heinean jaisten hasten da, non, azkenik, Golango Gainekin elkartzen baita. Azken eskualde hori gaur egun Israelek kontrolatzen du, baina bere zati gehiena Siriak aldarrikatzen du, eta, beste zati txiki bat (Shebaako Etxaldeak), Libanok.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]