Hermon

Koordenatuak: 33°24′N 35°51′E / 33.4°N 35.85°E / 33.4; 35.85
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hermon
הר חרמון
Har Hermon
Datu orokorrak
Garaiera2.813,95 m
Prominentzia1.804 m
Motamendi, mendigune eta biblical place (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak33°24′N 35°51′E / 33.4°N 35.85°E / 33.4; 35.85
Honen parte daGolan
MendikateaAntilibano
Estatu burujabe Libano
Governorate of LebanonBekaa eskualdea
Libanoko barrutiaRashaya barrutia
Geologia
Material nagusiakareharri

Hermon[1]Hermon mendia bezala ere ezaguna— (arabieraz Jebel el Al Shaikh, hebreeraz הר חרמון, Har Hermon), Antilibano mendilerroko mendi bat da. Siria eta Libano arteko mugan dago, eta 2.814 metroko garaiera du. Siriaren, Libanoren eta Israelen arteko muga egiten du. Mendiaren ipar-mendebaldeko magala, Libanorena da, ekialdekoa, Siriarena, eta hegoalde eta hego-mendebaldeko magalaren 100 kilometro karratu, Israelen kontrolpean daude, 1967an Sei Eguneko Gerran lortutako garaipenaren ondorioz. Israelek mendiaren zati hori eta Golan bere lurraldera erantsi zituen 1980an. Siriak zein Israelek mendiko magaletan postu militar garrantzitsuak dituzte.

Hermon, Jebel esh Sheik bezala ezagutzen da (Yabal EL Shaikh) edo Hierarkaren Mendia. Agurearen Mendia edo Mendi Elurtua izenez ere ezaguna da. Izan ere, ia beti elurrez estalia dago; eta Agurearen Mendia deritzo druso santu handi baten omenez: Shaij Mohammad Abi Hlál, Shaij Fadel izenez ezaguna, intelektuala eta olerkaria, islamiar egutegiaren 987. urtean jaio zena (1579an egutegi kristauan), beste idazle batzuek, aipaturiko santua, 1577an jaio zela diote, ash-Sha`tra herrixka batean, Antilibano mendilerroaren hegoaldean, Libanon, Hasbaiyah-Rashaiyah eskualdean, eta 1640ko abenduaren 7an hil zen (islamiar egutegiko 1050. urteko Sha'ban hilabetearen 22. egunean. Ain'Ata herrixkan hil zen, bizi izan zen leizetik oso gertu, 63 urte zituela.

Hermon mendiaren edertasuna arabiar eta hebrear olerkari askoren inspirazio iturri izan da. Ibai askok dute han iturburua, besteak beste Jordan ibaiak. Mendiaren magaletan, antzinako tenpluen hondarrak daude, horietako bat, ustez, Baal semitar jainkoaren omenezkoa (feniziar eta asiriar jainkoa), eta grezieraz idatzitako inskripzioak dituzten beste zenbait. Zenbaitek uste dute Jesusen antzaldatzea han izan zela; hala ere, tradizioz esaten da Bibliako Itun Berrian agertzen den gertaera hori Tabor mendian gertatu zela, hegoalderago, Israelen.

Hermon edo Jabal ash Shaikh («hierarkaren mendia») Antilibano mendilerroaren hegoaldean dauden muino kate batez osatua dago, eta hiru tontor handi ditu. Horietatik garaienak 2814 metroko garaiera du, eta horrenbestez mendilerro horretako mendirik garaiena eta Mediterraneoko kostaldeko garaienetan bigarrena da (3.088 metroko Qurnat as-Sawda mendia da lehena).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]