Antiokiako setioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Antiokiako setioa
Lehenengo Gurutzada
SiegeofAntioch.jpeg
Erdi Aroko miniatura
Data 1097ko urriaren 20a-1098ko ekainaren 28a
Lekua Antakya
Koordenatuak 36° 12′ N, 36° 09′ E / 36.2°N,36.15°E / 36.2; 36.15Koordenatuak: 36° 12′ N, 36° 09′ E / 36.2°N,36.15°E / 36.2; 36.15
Emaitza Kristauen garaipen erabakigarria
Gudulariak
Gurutzatuak
Bizantziar Inperioa
Seljuktar Inperioa
Buruzagiak
Godofredo Bouillongoa
Raimundo IV.a Tolosakoa
Bohemundo Tarentokoa
Ademaro Monteilgoa
Yaghi-Siyan
Duqaq Damaskokoa
Kerbogha
Indarra
~40.000 hasieran
~20.000 bigarren setioan
Hiriko garnizioa
Milaka laguntzailea

Antiokiako setioa 1097ko urriaren 21etik hurrengo urteko ekainaren 28ra gertatu zen, Lehenengo Gurutzadan zehar. Lehenengo setioan, gurutzatuek seljukarren eskuetan zegoen hiria hartu zuten eta 1097ko urriaren 21etik hurrengo urteko ekainaren 2raino iraun zuen. Antiokia leku estrategikoa izan zen Palestinarako gurutzatuen bidean.[1] Yaghi-Siyan seljukar gobernadoreak, gurutzatuen asmoen jakinaren gainean zegoen eta hornigaiak pilatzeari eta laguntza eskatzeari ekin zizkion. Hiria babesten zuten bizantziar harresiak berebiziko oztopo izanda ere, buruzagi gurutzatuek hiria setiatzeari ekin zioten.

Gurutzatuak urriaren 21ean ailegatu ziren. Garnizioak abenduaren 29an setioa haustea saiatu arren, eutsi zion. Eskualdea agortu ondoren, gurutzatuek urrunago joan behar izan ziren hornigaien bila eta segadetan erori ziren. Abenduaren 31n, 20.000 gurutzatuk Duqaq Damaskokoak zuzenduriko armada laguntzaile topatu zuten eta bertan menderatu zuten. Setioa iraun ahala, hornigaiak bukatu eta gurutzatuek gosetea jasan zuten.

Otsailaren 9an Ridwan Alepokoak zuzenduriko bigarren armada laguntzailea Antokiarako bidea hartu zuen eta, berriro, menderatua izan zen. Ekainaren 3an hiria erori zen, zitadela musulmanen eskuetan eutsi arren. Kerboghak gurutzatuen aurkako bigarren setio bat egin zuen, 1098ko ekainaren 7tik 28raino. Gurutzatuek hiritik atera ziren eta Kerbogharen armada menderatu zuten. Armadaren porrota ikustean, zitadelako defendatzaileek amore egin zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Stark, Rodney (2009) God's Battalions: The Case for the Crusades New York .