Antizitera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Antizitera
Antikythera.JPG
Datu orokorrak
Garaiera 0 m
Luzera 10,5 km
Zabalera 3,5 km
Azalera 19,776 km²
Geografia
Koordenatuak 35° 51′ 51″ N, 23° 18′ 18″ E / 35.8642°N,23.305°E / 35.8642; 23.305Koordenatuak: 35° 51′ 51″ N, 23° 18′ 18″ E / 35.8642°N,23.305°E / 35.8642; 23.305
Honen parte da Joniako uharteak
Herrialdea Grezia
Lurraldea Islands Regional Unit (en) Itzuli
Ur-gorputza Jonikoa
Leku geografikoa Joniako uharteak

Antizitera (grezieraz: Αντικύθηρα Antikythera) Greziako uharte txikia da. Peloponesoren hegoaldean eta Kretako ipar-mendebaldean dago. Bere zabalera 20 km²koa da eta 68 biztanle ditu. Aintzinaroan Aigilia (Αἰγιλία) izena zuen. Egun Zitera uharteko menpe dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduan oso ezaguna egin da haren inguruko uretan aurkitu diren Antzinako Greziaren objetkuei esker, bereziki Antiziterako mekanismoa eta Antiziterako efeboa.

Uhartearen iparraldean antzinako hiri bateko erorkinak ikus daitezkeen muino bat dago, batzuetan bost metroko altuera gainditzen duten harresiz inguratua. Indusketa arkeologikoak urtero egiten dira gune hau hobetzeko asmoz.

Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antizitera hegazti migratzaileentzat oso leku garrantzitsua da haien sasoiko mugimenduetan. Batez ere duen kokapen geografikoagatik eta gizakiaren eragin txikiari esker, inguru lasaia eskaintzen du hegaztientzat. Halaber, uhartean Eleonor belatz (Falco eleonorae) hegaztiaren munduko ugaltze koloniarik handiena du. Uhartean hegaztien migrazioaren azterketarako garrantzia Onitologoen Antizitera Behatokia (A.B.O) dago.[1] Uharteak ahuntz basatien populazio handia ere badu.

Uhartean jaiotako ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]