Edukira joan

Joniako Uharteak

Koordenatuak: 37°48′N 20°42′E / 37.8°N 20.7°E / 37.8; 20.7
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau mendebaldeko Greziako uhartediari buruzkoa da; unitate administratiboari buruzkoa beste hau da: «Joniako Uharteak (periferia)».
Joniako Uharteak
Datu orokorrak
Mendirik altuenaMount Ainos (en) Itzuli
Garaiera1.628 m
Motauharte multzoa
Azalera2.307 km²
Geografia
Map
Koordenatuak37°48′N 20°42′E / 37.8°N 20.7°E / 37.8; 20.7
UTC orduaUTC+02:00 eta UTC+03:00
Estatu burujabe Grezia
Ur-gorputzaJonikoa

Joniako Uharteak[1][2] (grezieraz: Ιόνια νησιάIónia nisiá; italieraz: Isole Ionie) Greziako uharte multzoa da, Itsaso Jonikoan dagoena.[3] Heptanesoa (euskaraz: «Zazpi uharteak») izena eman ohi zaie, nahiz eta multzoa beste uharte txiki askok ere osatu.

Joniako Uharteak Grezia kontinentalaren ipar-mendebaldeko itsasertzaren aurrean daude. Hauek dira uharte nagusiak, iparraldetik hegoaldera:

Lehenbiziko seiak mendebaldeko Greziako itsasertzearen parean daude, Itsaso Jonikoan (hortik beren izena). Zazpigarrena, Zitera, Peloponeso penintsularen hegoaldeko hiru irtenguneetako azkenaren aurrean dago. Azken hori Atika eskualdeari dagokio, eta gainontzekoek Joniako Uharteak izeneko eskualdea eratzen dute.

Antzina greziarrek kolonizatu zuten uhartedia. Veneziaren esku egon ziren XV. mendetik XVIII. mendera arte. Frantsesen, errusiarren eta britainiarren mendeko lurraldea ere izan zen baina Jurgi I.a Greziako erregearen garaian Greziaren esku geratu ziren berriro.[3]

Azkenengo hamarkadetan, Joniako Uharteen biztanle-kopurua jaitsi egin da emigrazioaren eta tradiziozko industriaren, arrantzaren eta nekazaritzaren beherakadaren ondorioz. Gaur egun, jarduera ekonomiko nagusia turismoa da. Korfu bereziki, eta bere portua, paraje ederra dira, Mediterraneoan zehar egiten diren bidaietan erakargarriak. Gainera, uhartea ezaguna da Gerald Durrell idazleak idatzitako My Family and Other Animals lana dela eta; liburua Korfun igarotako haurtzaroaren kontakizuna da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (PDF) 154. arauaː Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .
  2. Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .
  3. a b Joniar uharteak. Lur Hiztegi Entziklopedikoa, CC-BY 3.0, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-17).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]