Antoni Martí
Antoni Martí | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
(2014) | |||||||
2011ko maiatzaren 12a - 2019ko maiatzaren 16a ← Jaume Bartumeu Cassany (mul) - Xavier Espot Zamora →
2011ko apirilaren 3a - 2011ko maiatzaren 12a
1994ko urtarrilaren 5a - 2003ko azaroaren 18a | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Antoni Martí Petit | ||||||
Jaiotza | Escaldes-Engordany, 1963ko uztailaren 30a | ||||||
Herrialdea | Andorra | ||||||
Heriotza | Nostra Senyora de Meritxell Hospital (en) , 2023ko azaroaren 6a (60 urte) | ||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: bihotz-biriketako geldialdia | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | École nationale supérieure d'architecture de Toulouse (en) | ||||||
Hizkuntzak | katalana | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria eta arkitektoa | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Democrats for Andorra (en) Liberal Party of Andorra (en) | ||||||
Antoni Martí Petit (Escaldes-Engordany, 1963ko uztailaren 30a - ibidem, 2023ko azaroaren 6a) andorratar arkitekto eta politikaria izan zen. Andorrako lehen ministroa izan zen 2011ko 2019ra.
Tolosa Okzitanian arkitektura ikasi zuen eta lanbide horretan aritu zen. 1993an hautatu zuten lehen aldiz Andorrako Kontseilu Nagusiko kide, eta 1997an eta 2001ean berrautatu zuten. 2004an dimisioa eman zuen, jaioterriko alkate kargua betetzeko.
2011n Demokratak Andorraren Aldeko hautagaitzaren buru izan zen eta hauteskundeak irabazi ostean lehen ministro izendatu zuten. Inbertsioen legeari buruzko negoziazioak hasi zituen Europar Batasunarekin, eta euroa sartu zuen diru ofizial gisa. Andorrako 2015eko banku krisiari ere aurre egin behar izan zion. Urte horretan berriro hautatu zuten, eta 2019ra arte iraun zuen agintaldiak.