Antoni Ros-Marbà

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antoni Ros-Marbà

(1980)
Ahotsa
Bizitza
JaiotzaL'Hospitalet de Llobregat1937ko apirilaren 2a (86 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaMunicipal Conservatory of Music of Barcelona (en) Itzuli
Conservatori Superior de Música del Liceu (en) Itzuli
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Irakaslea(k)Eduard Toldrà
Sergiu Celibidache
Jean Martinon
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria eta musikagilea
Enplegatzailea(k)RTVE Symphony Orchestra (en) Itzuli
Netherlands Chamber Orchestra (en) Itzuli
Spanish National Orchestra (en) Itzuli
Barcelona Symphony and Catalonia National Orchestra (en) Itzuli
Real Filharmonía de Galicia (en) Itzuli
Jasotako sariak
Genero artistikoasardana

IMDB: nm0740736 Musicbrainz: ec60a951-5484-4665-a5ce-2c034b613676 Discogs: 3010569 Allmusic: mn0002181139 Edit the value on Wikidata

Antoni Ros-Marbà (Hospitalet de Llobregat, 1937ko apirilaren 2a) katalan orkestra-zuzendaria da.

Bartzelonako Kontserbatorioan sartu zen, eta hango zuzendaritzan lan egin zuen Toldrárekin batera. Celibidacherekin ikasi zuen Vienan, eta Martinonekin, Dusseldorfen. 1965ean, Radiotelevisión Española orkestra sinfonikoaren zuzendari izendatu zuten, eta hainbat orkestra ospetsu zuzendu ditu harrezkero: Ciudad de Barcelona Orkestra (1967), Espainiako Orkestra Nazionala (1978-1981) eta Holandako Ganbera Orkestra (1979). Era berean, Operako Antzoki Nazional-Errege Antzokiko musika-zuzendari ere izan zen. Estilo eklektikoko zuzendaria da, eta haren errepertorioan nabarmentzekoak dira obra barrokoak eta erromantikoak. Nazioartean karrera zabala osatu du orkestra-zuzendari gisa. Konposizioaren alorrean, Manuel de Fallaren Fuego fatuo eta Concierto desconcertante (1986) obrak suite orkestral gisara moldatu ditu. Espainiako Musikako Sari Nazionala (1989an, Cristóbal Halffterrekin batera) eta Kataluniako Generalitatearen Creu de Sant Jordi saria eman dizkiote.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]