Antoni Rovira i Virgili

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Antoni Rovira i Virgili
4. President of the Parliament of Catalonia

1940ko urriak 15 - 1949ko abenduak 5
Josep Irla - Manuel Serra Moret
Q35791321

Bizitza
Jaiotza Tarragona1882ko azaroaren 26a
Herrialdea  Katalunia
Heriotza Perpinyà1949ko abenduaren 5a (67 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak katalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak historialaria, politikaria, kazetaria eta hizkuntzalaria
Lantokia(k) Bartzelona
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kataluniako Ezker Errepublikarra
Republican Nationalist Federal Union
Acció Catalana
Q11481709

Antoni Rovira i Virgili (Tarragona, Katalunia, 1882ko azaroaren 26a - Perpinyà, Katalunia, 1949ko abenduaren 5a) kataluniar politikaria eta kazetaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bartzelonan egin zituen zuzenbideko ikasketak eta El poble catalá aldizkarian hasi zen idazten. Societat catalana d´editions argitaletxea sortu zuen beste idazle batzuekin batera (1911) eta Esquerra catalanista alderdia 1915ean. La nació astekaria kaleratu zuen ondoren, eta La veu de Catalunya aldizkarian nazioarteko politikari buruzko artikuluak idatzi zituen.

Acció catalana alderdiko kide izan ondoren Acció republicana adarra sortu zuen 1930ean eta urtebete geroago bi alderdiak bildu ziren Partit catalanista republicá alderdia sortzeko. 1931. urteko hauteskundeko emaitza kaskarrak jaso ondoren Esquerra alderdiko kide egin zen. Kataluniako legebiltzarreko diputatu hautatu zuten Tarragonatik (1932).

Aipatuez gainera, La publicitat, La nau eta La humanitat aldizkarietan idatzi zuen. Politikari buruzko obrak ere idatzi zituen: Història dels moviments nacionalistes (1912-1914), Història nacional de Catalunya (1022-1934, 7 liburuki) eta Els darrers dies de la Catalunya republicana (1940).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]