Antonia Adroher Pascual
Antonia Adroher Pascual | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Antònia Adroher i Pascual |
Jaiotza | Girona, 1913ko ekainaren 22a |
Herrialdea | Katalunia |
Heriotza | Banyuls-sur-Mer, 2007ko irailaren 15a (94 urte) |
Hobiratze lekua | Girona Cemetery (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Carmel Rosa Baserba (en) |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | pedagogoa eta politikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Batasun Marxistaren Langile Alderdia Kataluniako Sozialisten Alderdia |
Antonia Adroher Pascual (Girona, Katalunia, 1913ko ekainaren 22a – Banyuls de la Marenda, 2007ko irailaren 15a) maistra eta aktibista politikoa izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irakasle-ikasketak egin zituen Gironako Maisu Maistren Eskolan, eta Espainiako Irakaskuntzako Langileen Federazioko (FETE) kide ere izan zen. Langileen Batasun Marxistaren Alderdiko (POUM) sortzaileetariko bat izan zen. Espainiako Gerra Zibilean, 1936ko urriaren 21ean, Gironako Udaleko propaganda eta kulturako emakumezko lehen errejidorea izan zen. Hezkuntza sistema berri bat jarri zuen abian Eskola Berri Bateratuko Kontseiluaren (CENU) bidez, beti ere irizpide pedagogiko berritzaile eta aurrerakoietan oinarritua. Horrez gain, lanaren eta anaitasunaren printzipio arrazionalistak kontuan hartu zituen. Horrek guztiak honako hau ekarri zuen: guztiontzako eskola publiko eta doakoa antolatzea, katalanez irakastea, osasun-printzipioak aintzat hartuz haurrak zaintzea, eta hezikidetzaren bitartez neska eta mutilen arteko berdintasuna.[1]
1939an erbestera joan zen Carmel Rosa Baserba senarrarekin, lehenengo Toulousera eta ondoren, Parisera. Han sortu zuten Parisko Casal Català. 1977an Kataluniara itzuli zen, eta Gironan hil zen 2007an.[2][3]
Argitalpen batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- antònia Adroher, carmel Rosa-Roc, carmel Rosa Baserba. 2001. La Llavor dels somnis. Llibres dels quatre cantons 4.bil. Editorea CCG, 302 pp. ISBN 84-95483-08-4, ISBN 978-84-95483-08-9
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mestres 68 saria, pedagogia katalana berritzeko egindako lanagatik.
- 2006: Sant Jordiren Gurutzea saria jaso zuen.
Eponimia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Marco, Aurora (2011). Laiovento, ed. Mulleres na guerrilla antifranquista galega (katalanez). Brión. ISBN 978-84-8487-211-5.
- Rodrigo, Antonina (2003). Mujer y exilio: 1939 (ilustrada edición). Flor del Viento Ediciones S.A. p. 342. ISBN 9788489644885.