Antonia Gutiérrez Bueno

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antonia Gutiérrez Bueno
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAntonia Gutiérrez Bueno
JaiotzaMadril1781eko urtarrilaren 17a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1874ko apirilaren 6a (93 urte)
Hobiratze lekuaSan Justoren hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta itzultzailea

Antonia Gutiérrez Bueno y Aoiz (edo Ahoiz), ezizenez Eugenio Ortazán y Brunet (Madril, 1781ko urtarrilaren 17a - ibidem, 1874ko apirilaren 6a) madrildar idazlea, itzultzailea eta aitzindaria, Espainiako egungo Liburutegi Nazionalean kontsultak egiteko baimendutako lehen emakumea izan zen (1837).[1][2][3][4][5]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilen jaio zen, 1781eko urtarrilean, San Bernardo Zabala kalean eta familia aberats eta ilustratu batean. Mariana Ahoiz Navarroren eta Pedro Gutiérrez Bueno kimikari eta farmazialari ilustratuaren alaba izan zen, erregearen botikario nagusia. Bere aitak, garai hartako intelektualekin (Leandro Fernández de Moratín, adibidez) harremanez gain, gai zientifikoei, hiztegiei eta beste hizkuntza batzuetako gramatikari buruzko 300 lan baino gehiago zituen, eta liburu horiek familiaren alabek eskuragarri zituzten.[4]

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antonio Arnaurekin ezkondu zen, eta harekin bizi izan zen Parisen. Han, talde intelektualekin harremanetan jarraitu zuen. Bere garaiko beste emakume-intelektual batzuek bezala, Eugenio Ortazán eta Brunet izena hartu zuen, koleraren gaineko artikulu bilduma bat frantsesetik itzultzeko. Izen horrekin hasi zen 1835ean Diccionario histórico y biográfico de mugeres célebres argitaratzen.[4][6]

Alargun geratu zenean, Madrilera itzuli zen, eta Liburutegi Nazionalean sartzeko eskaera egin zuenean, 55 urte zituen.[3][1]

Liburutegi Nazionaleko zuzendariak (1834-1840), Joaquín María Patiñok, eskaera Gobernazio Ministerioari helarazi zion, eta establezimendu horretako konstituzioek sartzea zein etxerako liburuak ateratzea debekatzen zutela adierazi arren, era berean, beheko solairuko areto bat eskaini zion eskatzaileari. Gainera, bost edo sei emakumetik gora egonez gero, mahaiak, braseroa, idazteko lekua eta liburutegira joaten ziren emakumeei zegokien begirunea izateko behar dena erosi beharko zatekeela adierazi zuen. [3][1]

Beste txosten batean, kontseilari erreal batek zera esan zuen: 1761eko debeku zaharra 'agindu barbaroa' kalifikatu zuen, eta ikusarazi zuen herriaren jende erdi horrek artean bazituela Espainian komentuak emakumeak non erretiratu, baina ez liburutegiak non hezi.[3][1]

Maria Cristina de Borbón erregina erregenteak eskaera onartzea erabaki zuen, beheko aretoko sarrera Antonia Gutiérrez andreari ez ezik Liburutegira joan nahi zuen beste emakume guztiei ere. Gainera, hauxe erantzun zion, bost edo sei emakume baino gehiago balira, gastu gehikuntza ezinbestekoa zela adierazteko.[7][8]

Antonia Gutiérrez Buenoren eskaeraren arrazoia zen Diccionario histórico y biográfico de mugeres célebres jarraitzeko dokumentazioa aurkitzea. Hiztegi hori 1835ean hasi zen argitaratzen, gizonezko izengoiti batekin (Eugenio Ortazán y Brunet). Aurretik, izengoiti beraren azpian, koleraren gaineko artikulu-bilduma bat frantsesetik itzuli zuen.[8] Ez zuen inoiz Hiztegia amaitu, baina geroago hainbat artikulu argitaratu zituen, horietako bat emakumeen hezkuntzaren aldekoa.[9]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Koleraren gaineko artikulu bilduma bat itzuli zuen frantsesetik.[1]
  • 1835ean Diccionario histórico y biográfico de mugeres célebres argitaratzen hasi zen, Eugenio Ortazán eta Brunet ezizenaz.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f (Gaztelaniaz) «Antonia Gutiérrez Bueno | PDF» Scribd (Noiz kontsultatua: 2023-12-09).
  2. (Gaztelaniaz) CaffèBook. (2017-04-21). «Antonia Gutiérrez Bueno, pionera en las bibliotecas españolas» Moon Magazine - Revista Lúdico-Cultural (Noiz kontsultatua: 2023-12-09).
  3. a b c d ISSN https://www.meryvarona.es/antonia-gutierrez-bueno-investigadora/..
  4. a b c Gil, Mamen. (12 de abril de 2018). «Antonia Gutiérrez Bueno, la llave que abrió la Biblioteca Nacional a otras mujeres» Mujeres Valientes.
  5. «La primera usuaria de la Biblioteca Nacional | Biblioteca Nacional de España» www.bne.es 2012-02-13.
  6. «Diccionario histórico y biográfico de mugeres célebres.. Tomo primero [Texto impreso / por Eugenio Ortazán y Brunet - Gutiérrez Bueno, Antonia - Libro - 1835»] bdh.bne.es.
  7. Sobre su familiacf. el artículo de Gema Hernández Carralón: Eva en la BNE, 6/04/2012
  8. a b Recopilación de lo más interesante que se ha publicado en abril de 1832 en la Gaceta de Francia: concerniente al cólera-morbo, Madrid, 1832 (digit. Google Books).
  9. Tereixa Costenla, Leer era cosa de hombres, El País, 10 de marzo de 2013.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]