Aldundiaren jauregia (Tolosa)
Aldundiaren jauregia Antonio Maria Labaien Kultur Etxea | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Tolosako hiri historikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Tolosa |
Koordenatuak | 43°08′14″N 2°04′25″W / 43.137245°N 2.073567°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XIX. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | neoklasizismoa erromantizismoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 5 |
Aldundiaren jauregia, Gipuzkoako Tolosa udalerrian dagoen eraikin bat da. Gaur egun Antonio Maria Labaien Kultur Etxea izena du, Antonio Maria Labaien (1898-1994) idazlea, euskaltzaina eta politikari abertzalea eta Tolosa alkatea zenaren omenez.
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tolosako Alde Zaharraren sarreran dago, Triangulo plazan, eta Gaztelako atearen alboan.
-
Aurrealdea.
-
Xehetasuna
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Barrenatxoenea edo Portaletxe etxearen orubean eraikia dago. 1844 eta 1854 artean Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza izan zen, hain zuzen ere, Tolosa Gipuzkoako hiriburua izan den aldian. 1980ko hamarkadan goitik behera berritu zuten, kultur etxe balioanitza izateko. Gaur egun bertan Antonio Maria labaien Kultur Etxea dago, bai eta Tolosako Udalaren hainbat saila ere.
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Angeluzuzen luzatuko itxura duen planta du eraikin honek. Garai bateko harresiaren lerroari jarraituz eraikirik dago, eta, beraz, bere fatxada Tolosko Alde Zaharreko kaleekin perpeendikularra da. Estilo neoklasiko isabeldarrean eraikita dago.