Edukira joan

Antonivski zubia

Antonivski zubia
Kokapena
Estatu burujabe Ukraina
Oblast Khersongo oblasta
Ukrainako raionKherson Raion
HromadaKherson urban hromada
Ukrainako hiriaKherson
Koordenatuak46°40′12″N 32°43′13″E / 46.67°N 32.7203°E / 46.67; 32.7203
Mapa
Historia eta erabilera
Irekiera1985eko abenduaren 24a
Inaugurazioa1985eko abenduaren 24a
Dimentsioak25 (zabalera) × 1.366 (luzera) m
Gurutzatzen duDnieper
Eramaten duHighway M14 (en) Itzuli

Antonivski Zubiak[1] (ukraineraz: Антонівський міст) Dnieper ibaia zeharkatzen du Khersonen, Khersongo Oblastean, Ukraina hegoaldean.

Zubia 1977tik aurreikusita bazegoen ere, 1985eko abenduaren 24an, azkenean, zubia eraikitzen amaitu eta inauguratu zen.[2] Kherson Oblasteko Antonivka hirian dago kokaturik[3] eta Kherson Oleshky eta Hola Prystan hiriekin lotzen ditu M14 Autobidearen bidez. Zubiak 1,366 metroko luzera du, 31 zutabetan oinarritutakoa.[2]

2022ko Ukrainako inbasioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Ukrainako inbasioa (2022)», «Kherson erasoaldia» eta «Khersongo gudua»

Zubia hainbat aldiz eskuz aldatu zen Khersongo Batailan, 2022ko otsailean, Errusiako indarrek Krimeatik Ukrainaren erdialderanzko bidea ezartzeko saiakera batean.[4] Ukrainako indarrek, azkenean, gunearen kontrola galdu zuten 2022ko otsailaren 26an, borroka gogor baten ondorioz, hainbat soldadu hil eta ibilgailu militar suntsituak utziz, zubian.[5][6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]