Antxieta jauregia
Itxura
| Antxieta jauregia | |
|---|---|
| Kultura ondasuna | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Udalerria | Azpeitia |
| Koordenatuak | 43°11′08″N 2°15′52″W / 43.18554°N 2.26438°W |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Eraikuntza | XVI. mendea |
| Arkitektura | |
| Estiloa | arkitektura gotikoa pizkundetar arkitektura |
| Ondarea | |
| BIC | RI-51-0001475 |
| 1 | |
Antxieta jauregia Gipuzkoako Azpeitia udalerriaren alderdi zahar edo erdigune historikoan kokatzen den jauregia da, Done Sebastian Soreasukoaren parrokiaren aurrean. Joanes Antxieta musikari eta Errege katolikoen kapilauak eman zuen eraikina egiteko agindua, XVI. mendean.
Aurrealdea bereziki deigarria da, mudejar estilokoa baita. Hau da, arte kristauaren elementuak eta apaingarri arabiarrak bateratzen ditu. Zati ezberdinak ditu eta material ezberdinez (harria eta adreilua, esaterako) eginda dago. Dorretxearen dekorazio eredua ere bakarra da Gipuzkoan. Gotiko Errenazentista arkitektura erakoa da.
Egun, eraikin hau Kutxaren jabegokoa da.[1] Azpeitiko erakusketa-areto nagusia eta adimen urriko pertsonentzako eguneko zentroa daude bertan.
