Soreasuko San Sebastian eliza

Koordenatuak: 43°11′09″N 2°15′53″W / 43.1859°N 2.26473°W / 43.1859; -2.26473
Wikipedia, Entziklopedia askea
Soreasuko San Sebastian eliza
Kultura ondasuna
Soreasuko San Sebastian elizaren ikuspegia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaAzpeitia
Koordenatuak43°11′09″N 2°15′53″W / 43.1859°N 2.26473°W / 43.1859; -2.26473
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVII. mendea
Izenaren jatorriaSan Sebastian
Erlijioakatolizismoa
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
arkitektura barrokoa
Arkitektura historizista
Ondarea
BICRI-51-0005134
6

Soreasuko San Sebastian eliza Gipuzkoako Azpeitia udalerrian dagoen eliza bat da. Herrigunean dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Az­koitiko elizaren garaikidea da. 1534ko dokumentua baten arabera, Pedro Alzegari agindu zi­tzaion elizako berreraikun­tza lanak. Hainbat maisu etorri ziren bata bestearen segidan, lan honetaz 1541ean Domingo Olozaga arduratu zen arte; honek ordea, Her­naniko elizarekin kontratu bat sinatu ostean 1545ean Az­peitiarekiko bere konpromisoak bertan behera utzi zituelarik. Hasitako lanen gel­dotasunak Udala bilera garran­tzi­tsu bat egitera behar­tu zuen 1568ko urriaren 7an, eta bertan, egina zegoen eraikinaren zati bat aprobe­txatuz eliza berri baten eraiki­tzeko erabaki zuten.

Iruñeko Go­tzainaren onespena lortu zuen eta lan berria Pedro eta Martin Armendiakoa hargin maisuei agindu zitzaien. Hauen hautatzean, 1570eko urrian, elizak habearte bakarra ala hiru izango dituen erabaki­tzeko uzten da. Izatez, Iruñeko Go­tzain Don Diego Ramirezen ideia izan zen, Az­peitira 1568an eginiko bisitaren ondoren ahol­ku hau eman zuena, eliza berrian “diseinuaren arabera hiru habeartetakoa egitea, eta ez zedila habearte bakarrekoa egin sortu zitez­keen arazoak zirela eta, eta oinarritu behar zireneko pilareak biribilak izan zitezela eta errematean jar­tzen ziren diseinu eta aginduekin bat etor zitezela”.[1]

Haiek berak dira 1571ko urriaren 2an Udalaren onarpena eskuratzeko aur­kezten duten diseinu xehean zehazten dutenak: “hiru habeartetako eliza, habearte bakarrekoa baino hobea da, bai betikotasunerako nahiz horrelako eraikin baten osperako eta inongo norbanakoren kalterik gabe, gainera erabilgarri eta mesedegarriagoa da norbanakoaren­tzat zein orokorrerako, zeren eta pilare toralak txikiagoak egingo dira eta bi pilare-erdiak kendu eta burual­deko hormara gerturatuko dira, eta hori dela eta burual­dea itzal handikoa eta zabala gel­dituko da eta delako elizak lehenagokotik duen horretako zabalera eta luzera berean gel­dituko da, eta abar.”

Aizar­nan, Zestoan, Deban eta Seguran esku hartu zuen Martin Armendia Errezilgoa maisu oso preziatuak berak erabaki zuen eta altura bereko hiru habeartetako eliza baten diseinua aur­keztu zuen, elizaren neurriak, luzeran, zabaleran eta altueran zehaztuz eta euskarri zilindrikoetan burual­dearen ondoan zeuden “bi pilare-erdien” eral­daketa, eraikin osoan zehar geroago eraiki behar­ko zirenak guztira zor­tzi zutabe doriko nolakoak izango ziren erabakirik.

Proiek­tu hau ez zen berehalakoan gauzatu. Lan honen aurrean bata bestearen segidan hainbat hargin aritu ziren (Migel Bolibar­koa, Joan Apoitakoa, Pedro Mendiolakoa) eta hauek, Armendiaren diseinua gauzatuz joan ziren, ez ordea auzi haserrekorrik gabe, eta hauei zor zaiena da ziur asko gangen eraikun­tza; berau XVII. mendera arte amaitu ez zen lan luzea izan zen.

Habearte nagusiak 8’30 m-ko zabalera du eta alboetakoek 4’50 m-koa, habearteak 6’45 m-ko luzerarekin, presbiteriotik gertuen daudenak izan ezik, 10’90 m neur­tzen baitute. Absidea poligonala da; eta elizaren oinetan Az­koitikoaren an­tzekoa den korua eraiki zen.

Bakardadearen Kapera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI. mendeko kapera honetan dauden horma pinturak Pizkunde garaikoak dira eta elizaren altxor handienetariko bat ditra; Euskal Herrian ere horrelako adibide gutxi daude. Konpontzeko lan batzuk abiatu ziren eta orduan paretetan margoak agertu ziren. Lanak XIX. mendetik estalita zeuden. Miren de Miguelen arabera, kaperaren ikertzailea, bertan erabilitako urrea inkei Perun lapurtutakoa izan zen, Francisco Pizarrorekin ibilitako Nicolás Sáez de Elola ekarritakoa. Elolak hil aurretik kapera hori eraikitzeko agindu zuen.[2]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. I. ELIAS ODRIOZOLA‑ren, Iglesia parroquial de San Sebastián de Soreasu de Az­peitia (Donostia, 1993), 30. or.
  2. https://web.archive.org/web/20190615065356/https://urolakosta.hitza.eus/2019/06/10/azpeitiko-kapera-errenazentistaren-inguruko-liburua-aurkeztu-dute/

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]