Edukira joan

Antxon Gómez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antxon Gómez
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1952 (71/72 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakzuzendari artistikoa eta ekoizpen diseinatzailea
Jasotako sariak
IMDB: nm0351016 Edit the value on Wikidata

Antxon Gómez (Donostia, 1952) euskal zinemagile eta zuzendari artistikoa da. 1974an Valladolideko Unibertsitatean kimika ikastera joan zen, baina komunismoarekiko begikotasuna erakutsi zuen eta ez zituen ikasketak amaitu. Bildumazaletasunari zion zaletasunaren bidez, publizitatearen eta zinemaren munduarekin harremanetan jarri zen.[1][2] Zuzendari artistiko gisa egin zuen debuta Huevos de oro filmean (1993) eta ekoizpen diseinatzaile gisa Carne trémula filmean (1997). Pedro Almodóvarren Todo sobre mi madre (1999), Hable con ella (2002), La mala educación (2004), Los abrazos rotos (2009), La piel que habito (2011), Los amantes pasajeros (2013) eta Dolor y gloria (2019) filmetan zuzendari artistikoa izan zen. Todo sobre mi madre (1999), La mala educación (2004), La piel que habito (2009) eta Dolor y gloria (2019) filmengatik zuzendari artistiko onenaren Goya sarirako izendatua izan zen, eta Che (2008) filmagatik Goya saria irabazi zuen. Gainera, 2019an, Dolor y gloria filmean egindako lanagatik Europa Film Awards saria irabazi zuen.[3].

Salvador (Puig Antich) (2006) filmean ere lan egin zuen, eta, Chuecatown (2007) Bruc. La llegenda (Gaudi sarietarako izendatua ere izan zen) eta Las invasoras (2016) Bartzelona Film Award irabazi zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Katalanez) «Antxon Gomez» workroombarcelona.com.
  2. (Gaztelaniaz) Gorostiza, Jorge; Revert, Jordi. «Entrevista con Antxón Gómez, director artístico: «El cine es el arte más mentiroso» L'Atalante.
  3. (Gaztelaniaz) «Deberían dar una bolsa para el Goya porque pesa mucho» El Diario Vasco 2009-02-03.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]