Anuska Esnal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anuska Esnal
Anuska Oliden.jpg
Orioko alkatea

2019 -
Bizitza
Jaiotza Orio, 1980 (40/41 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta gizarte-langilea
Lantokia(k) Orio
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu

Anuska Esnal Oliden (Orio, Gipuzkoa, 1980) Orioko emakumezko bigarren alkatea izan da.[1] Gizarte langintzan graduduna da, eta Gizarte Larrialdietarako Foru Zerbitzuko koordinatzailea zen Gipuzkoan, 2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeen emaitzen ondorioz, Bildu koalizioaren izenean alkate hautatu zuten arte.[2]

2019ko udal hauteskundeetan, historian lehenengo aldiz, Euskal Herria Bildu koalizioak, 6 zinegotzi lortuta, EAJ/PNV alderdiari boto eta zinegotzi kopuruan gailentzea lortu zuen. PSE-EE eta ORAIN Orioko Aukera Independentea herri plataformak eserleku bana lortu zuten. 2019ko ekainaren 15ean, PSE-EEren eta ORAINen abstentzioekin, Anuska Esnal hautatu zen alkate.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Udalaren osaketa» Orioko Udala Noiz kontsultatua: 2020-03-07.
  2. «Anuska Esnal Olidenek hartu du alkate makila - Orio» Karkara.eus Noiz kontsultatua: 2020-03-07.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.