Apaiz zaharraren gitarra
Itxura
| Apaiz zaharraren gitarra | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Egilea(k) | Joan Mari Irigoien |
| Argitaratze-data | 1996 |
| Ekoizpen lekua | Donostia |
| Ilustratzailea | Jokin Mitxelena Erice |
| Argitaletxea | Elkar |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | haur literatura |
| Hizkuntza | euskara |
Apaiz zaharraren gitarra Joan Mari Irigoienek idatzitako haurrentzako eleberria da. Lehen argitaraldia 1996an egin zuen Elkar argitaletxeak[1], Jokin Mitxelena ilustratzaileak egindako marrazkiekin[2].
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Istorioa 1999an kokatzen da[2]. Gorostiaga hiriko auzo marjinal batean bizi diren eta beren borroka ikuspegi irudimentsu eta konstruktibo batetik planteatzen duten Don Meliton apaizaren eta gazte batzuen gorabeherak kontatzen ditu eleberria[3]. Mise en abyme konposizioa dauka eta narratzailea liburua idazten duen egilea da.
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Idazle izengabea.
- Xabier eta Garikoitz, idazlearen seme bikiak.
- Ekain, idazlearen hirugarren semea.
- Don Meliton, Gorostiagako apaiza.
- Leontxi, Don Melitonen iloba.
- Nabukodonosortz (Zotz), Leontxiren seme adoptatua.
- Polikarpo Gogorza (Bideopit), polizia.
- Doña Kamila, maistra.
- Faraonides, arkitektoa, Kultura eta Obra Publiketako supersailburua.
- Andoni, Intxaurraga auzoko apaiz gaztea.
- On Onesimo, Intxaurraga auzoko apaiza.
- Elvis, Rocky eta Ringo, rockeroak.
- Marigorri, Zotzen laguna.
- Marigordin eta Marisorgin, Marigorriren ahizpak.
- Joakin (Joakintsu), Zotzen laguna, eskolako mutil jakintsuena.
- Martin Zaldiarena (Martinzaldi), Zotzen laguna, zaldi bat duena.
- Euripides (Eulipides), Zotzen laguna, langabezian dagoen aktore baten semea.
- Kalixto Astola (Kakazto), Zotzen laguna, asto bat duena.
- Zitz eta Zotz, ipotxak.
- Austerlitz, ipotxa.
- Klotilde, oiloa.
- Baltasar, magoa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Arozamena Ayala, Ainhoa; Ibargutxi Otermin, Félix. «Irigoien Aranberri, Joan Mari» Auñamendi Eusko Entziklopledia (Eusko Ikaskuntza) ISSN 2444-5487. (kontsulta data: 2024-01-18).
- ↑ a b «Apaiz zaharraren gitarra» Galtzagorri elkartea (kontsulta data: 2024-01-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) Irigoien, Joan Mari. Desde mi experiencia de escritor. (kontsulta data: 2024-01-18).