Apokope
Itxura
Apokope hitz baten bukaeran silaba, letra edo fonema bat edo gehiago kentzea da.[1] Etimologiaz, antzinako grezierazko ἀποκοπή, «apokope», hitzetik dator, moztea esan nahi duena. Elipsi moat bat da eta poesian lizentzia metrikoaren moduan erabilia izan da, adibidez hitz bat bokalez bukatzen denean eta hurrengoa ere bokalez hasten denean.
Adibideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izen arruntak:
- uni: unibertsitatea
- insti: institutua
- poli: polizia
- boli: boligrafoa
- frigo: frigorifikoa
- bizi: bizikleta
Izen propioak:
- Kris: Kristina
- Izar: Izarne
- Esti: Estibalitz
- Joxemi: Joxe Migel
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Xabier Altzibarren artikulua, 62.or.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskaltzaindia: Literatura Terminoen Hiztegia. Bilbo: 2008. Xabier Altzibarren artikulua, 62-63 or.
- Angelo Marchese eta Joaquín Forradellas: Diccionario de retórica, crítica y terminología literaria. Bartzelona: Ariel, 1982.