Apure

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Apure
Apureko bandera
Administrazioa
Estatua  Venezuela
Hiriburua San Fernando de Apure
ISO 3166-2 VE-C
Geografia
Koordenatuak 7° 54′ 00″ N, 67° 28′ 00″ W / 7.9°N,67.466666666667°W / 7.9; -67.466666666667Koordenatuak: 7° 54′ 00″ N, 67° 28′ 00″ W / 7.9°N,67.466666666667°W / 7.9; -67.466666666667
Apure in Venezuela.svg
Azalera 76.400 km²
Demografia
Biztanleria 473.941 biztanle (2007)
Dentsitatea 6,19 bizt/km²
Informazio gehigarria
Eskualdea Llanos
Leloa
Gobernadorea
Libertad, un gran Llanero
Jesus Aguilarte Gámez (PSUV)
www.apure.gob.ve/

Apure Venezuelako ekialdean dagoen Estatu bat da. Bere hiriburua San Fernando de Apure da. 76.400 kilometro koadro ditu eta 473.941 biztanle.

Mugakide ditu Kolonbiako Errepublika mendebalde eta hegoaldean, Bolivar ekialdean, eta Guarico, Barinas eta Tachira iparraldean.

Orografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurralde osoa laua da, mendebaldea izan ezik, 3.613 m-ko garaiera duen mendia sortzen baita han, Paramo de Tama izena duena. Gainerantzeko lurraldeak bi ordokitan banatzen dira, goi ordokia batetik eta behe-ordokia bestetik. Azken hau urak estalita egoten da, ibaiek gainez egiten baitute sarri (Apure ibaia, Meta, Arauca, Capanapro eta Cinaruco ibaiek batez ere). Urak estaltzen ez dituen zatiak, banco deituak, izaten dira uholdetan abelgorriaren babesleku. Uholdeak apirila eta azaroa bitartean izaten dira.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behi eta zaldi zaintza dira estatuan ekonomia baliabide nagusiak. Abelgorria, hil ondoren, airez garraiatzen da San Fernandotik eta Guasdualitotik hainbat herritara. Abeltzaintzan aritzen direnak, zuri eta indiarren arteko arrazakoak dira, eta badira bertako jatorriko talde gutxi batzuk ere. Apureko nekazaritza bertakoen elikagaietarako bakarrik izaten da.

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatua 7 udalerri eta 27 parrokiatan banatuta dago.

Udalerria Hiriburua
Achaguas Achaguas
Biruaca Biruaca
Muñoz Bruzual
Pedro Camejo San Juan de Payara
Páez** Guasdualito
Rómulo Gallegos** Elorza
San Fernando San Fernando de Apure

**Distrito del Alto Apureko kideak.


Geografia
Venezuela
Artikulu hau Venezuelako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Apure Aldatu lotura Wikidatan