Sorbeltz arrunt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Apus apus» orritik birbideratua)
Sorbeltz arrunt
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaApodiformes
FamiliaApodidae
GeneroaApus
Espeziea Apus apus
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Masa3,5 g (pisua jaiotzean)
Zabalera0,4 m
Kumaldiaren tamaina3
Eguneko zikloaeguneko
Errute denbora20 egun
Arrautza

Sorbeltz arrunta (Apus apus), apodidae familiako hegazti espeziea da[1]. Uda Hegoaldeko Europan edo Asian pasa ondoren, baita Euskal Herrian ere, neguan hegoaldeko Afrikan bizi da.

16-17 cm luze da eta hegoek 38-40 cm luzera dute[2] ditu. Lumak marroi-beltzaxkak ditu, kokotseko txingola zurixka izan ezik. Hegan egitean, boomerang edo igitai itxura dute. Bizkaieraz, meletxiko esaten zaio[3].

Bizitzaren zatirik handiena airean pasatzen dute. Hegan doazela, jan —han aurkitzen dituzten intsektu kopuru handiak jaten dituzte—, lo eta ugaldu egiten dira. Lurrean kumatzeko soilik kokatzen dira, arrautzak errun eta kumeak elikatzeko.[4] Egunean zehar, anitz kilometrotako hegaldiak egin ditzakete, intsektu-hodeien bila. Habia egiteko ere materialak airean hartzen dituzte. Bizi modu hegalarira erabat egokituta daude, hanka labur-laburrekin eta hego indartsuekin; enarek baino luzeagoak.

Itxurarengatik enarekin nahasten diren arren, talde desberdinetako hegaztiak dira sorbeltzak (apodiformeak); gainera, enarek baino arinago eta ahaltsuago egiten dute hegan.

Sorbeltz arrunta, beste sorbeltzekin alderatuta (sorbeltz arrea eta malkar-sorbeltza), bere kolorearengatik ezagun da, goitik zein behetik beltz-beltza baita, eztarria argixeagoa bada ere (hegan nekez nabari daitekeena).

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberriko eta udako hilabeteetan, gure herri eta hirietako zeruetan hiru hegalari txiki baina nekaezinen bilakaera ikus daiteke, Enara arrunta, Enara ipurzuria eta Sorbeltz arrunta. Azken hau espezie ugaria eta ezaguna da, askotan aipatutako beste bi espezieren batekin nahasten dena. Hala ere, beste familia ezberdin batekoa ez ezik, beste hegazti-ordena batekoa ere bada. Enara arrunta eta enara ipurzuria Paseiformeak diren bitartean, Sorbeltz arrunta Apodiformea da.

Txori hau identifikatzeko oso erraza da. Bere hegoak oso luzeak, estuak eta kurbatuak dira. Isatsa motza eta urkilatua eta lumajea, oso uniformea, beltza da kokotsean orban zuri bakar batekin. Espezie honen portaera oso bereizgarria da, elkarren arteko jazarpenak. Oso txilio zorrotzak igortzen dituzte elkarren atzetik abiadura handian teilatuen eta ugaltzen diren eraikinen artean doazela.[5]

Biologia eta ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zalantzarik gabe, hegaztietatik airetikoenak dira, ia denbora guztia airean pasatzen baitute. Ugalketa, inkubazioa eta txiten gizentze garaian bakarrik pausatzen dira, bestela, jan, atseden hartu eta kopulazioa hegaldian egiten dute.

Espezie honek urtean kumaldi bakarra hazten du eta maiatzaren amaieran hazten da ugaltzen. Habia listuarekin itsatsitako zurtoin, belar, hosto eta beste materialen pilaketa bat da.

Normalean, hiru arrautza oso luzanga eta zuri erruten dituzte, errunaldia amaitu ondoren 14 eta 20 egun bitarteko epean inkubatzen direnak.

Txitak nidikolak dira, biluzik jaiotzen dira, lumarik gabe, eta sei aste inguru egoten dira habian. Bi helduek intsektuez soilik elikatzen dituzte txitak, mihi azpian kokatutako poltsa moduko baten eramaten die. Habiatik ateratzen diren unetik kumeak guztiz independenteak dira. Bizitzako bigarren urtean heldutasun sexuala lortzen dute.

Banaketa, habitata eta estatusa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegazti migratzaile tipikoa. Europako, erdialdeko eta mendebaldeko Asiako eta Afrikako iparraldeko klima boreal, epel eta mediterraneoetan egiten du habia. Iberiar penintsulan oso hedatuta dago eta oso espezie arrunta da.

Gure lurraldean ugaria eta banaketa orokorrekoa da. Ia Euskal Herriko hirigune guztietan hazten da, hirietatik herri txikietara, baina gutxitan hazten da landako eraikin isolatuetan. Gaur egun oso arraroa da harkaitz eta labarrez osatutako jatorrizko habitatean. Enara arruntarekin eta enara ipurzuriarekin gertatzen denarekin ez bezala, badirudi gure lurraldean ingurumenaren industrializazio eta urbanizazio progresiboak, ez diola kalte handirik egin, Bilbon ere oraindik ohikoa da.

Hiriguneetan ugaltzen den arren, hainbat ingurunetan hegan egiten ikus daiteke, intsektuak ehizatzen, hegaldiaren erdian harrapatzen dituenak, inbutu baten moduan ahoa irekiz.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Clements, J. F. 2007. The Clements Checklist of Birds of the World, 6th Edition. Cornell University Press.
  2. Common Swift - Apus Apus
  3. Meletxiko «[1]».
  4. Sorbeltz arrunta. txoriak.eus.
  5. (Gaztelaniaz) Administracion de la Comunidad Autonoma de Euskadi. (1989). Euskal Autonomiu Elkarteko Ornodunak. Graficas Santamaria S.A., 204 or. ISBN 84-7542-639-5..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]