Arabako Arma museoa

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Arabako Arma Museoa
Fachada Museo de Armería de Álava.jpg
Arabako Arma Museoa
Arabako Arma museoa hemen kokatua: Gasteiz erdigunea
Arabako Arma museoa
Arabako Arma museoa
Arabako Arma museoa (Gasteiz erdigunea)
Koordenatuak 42° 50′ 28″ N, 2° 40′ 42″ W / 42.8411°N,2.67833°W / 42.8411; -2.67833Koordenatuak: 42° 50′ 28″ N, 2° 40′ 42″ W / 42.8411°N,2.67833°W / 42.8411; -2.67833
Herrialdea  EH
Hiria Araba Gasteiz, Araba
Helbidea Frai Frantzisko pasealekua, 3
Postakodea 01007
Irekitze data 1975
Telefono zenbakia 945 181925
Posta elektronikoa museoarmeria@araba.eus

Arabako Arma Museoa Arabako Gasteiz hiriburuan dagoen arma museo bat da. Frai Frantzisko pasealekuko 3. zenbakian dago, Ajuriaenea jauregitik hurbil.

Historia eta bilduma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirurogeiko hamarkadan, Félix Alfaro Fournier jaunak Arabako Foru Aldundiari arma eta askotariko gauzen multzo bat laga zion. Arabako Arma Museoaren jatorria izan zen hori. Bilduma ondoko hamarkadetan gehituz joan zen, erosketak eta beste dohaintza batzuk zirela medio.

Gobeo-Gebara-San Juandarren armarridun etxea, hirigune historikoan zaharberritutako eraikina, Arma Museoa eta Arkeologia Museoa biltzen zituen egoitza bihurtu zen, 1966an. Laster, lekurik eza zela eta, nabarmendu egin zen bilduma egokiro erakutsi ahal izateko toki batera aldatu beharra zegoela; horrela, Arabako Foru Aldundiak Ajuria Enea jauregia erosi eta gero, horri erantsitako eraikuntzak egokitu egin ziren, Arma Museoa, gaur egun ezagutzen dugun bezala, 1975az gero bertan kokatu ahal izateko.

Bilduma, funtsean, Historiaurretik XX. mendearen hasierara arteko eraso eta defentsa-armek eta horiekin loturiko tresnek osatzen dute, baita informazio osagarria ematen duten zenbait osagai ere. Hori guztia bi solairutan banatzen da eta irizpide kronologikoen arabera antolatuta dago.

Arabako Arma Museoaren garrantzia ez datza bilduman bakarrik; horrez gainera, XIX. mendearen azkenaldeko eta XX.aren hasiera aldeko Euskal Herriko armagintza garrantzitsua agertzen du, arma-lantegi eta fabrika asko sortu ziren garaikoa, horiek ere Museoan azaltzen direlarik.

Samurai baten armadura, c. XVII. mendea

Historiaurreko armak eta beren bilakaera teknikoa, erabilera arrunteko gauzetatik abiatuta, azaltzen dira. Metal Aroko arma zurien oinarrizko motak ikus daitezke, lehen brontzez eta gero burdinaz eginak, hala nola falcata izenekoak –Penintsularen ekialdearen bereizgarria den ezpata makurrak-.

Erdi Aroko hainbat balezta azaltzen dira. Arma hauek arkua ordeztu zuten, indar eta helmen handiagoa baitzuten, eta garrantzi handienekoak izan ziren su-armak hedatu ziren arte. Interes berezia dute Gasteizko goialdean egindako indusketetan aurkitutako kamisoteak, ezpata laburrek eta beste arma batzuek. XII. mendearen amaiera aldean datatuak dira.

Erakusketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historiaurreko armak eta beren bilakaera teknikoa, erabilera arrunteko gauzetatik abiatuta, azaltzen dira. Metal Aroko arma zurien oinarrizko motak ikus daitezke, lehen brontzez eta gero burdinaz eginak, hala nola falcata izenekoak –Penintsularen ekialdearen bereizgarria den ezpata makurrak-.

Erdi Aroko hainbat balezta azaltzen dira. Arma hauek arkua ordeztu zuten, indar eta helmen handiagoa baitzuten, eta garrantzi handienekoak izan ziren su-armak hedatu ziren arte. Interes berezia dute Gasteizko goialdean egindako indusketetan aurkitutako kamisoteak, ezpata laburrek eta beste arma batzuek. XII. mendearen amaiera aldean datatuak dira.

Armadura milandarra. XVI - XVII. mendeak

Defentsa aldetik, burdin ezkatazko halakreta eta altzairuzko mailazko kota, XII. mendetik aurrera erabili zena, elementurik garrantzitsuenak izan ziren XV. mendean armadura agertu zen arte.

Lehenengo su-arma eramangarrien eraikuntza (esku-kainoia, jatorria artillerian duena), XV. mendearen erdialdean, eta haien erabileraren hedapena eta ondoko mendeetako bilakaera teknikoa zabal azaltzen dira Museoko bilduman.

Azkenik, afrikar, ekitaldetar eta arabiar armei eskainitako atalak ale guztiz desberdinak erakusten dizkigu: Afrika erdialdeko Historiaurreko lantzetatik XVI. mendearen amaiera aldeko japoniar samurai armadura baliotsuetara.

Museoaren atal berezi bat 1813. urtean, Independentziako Gerra amaitzear zegoela, Gasteizen izan zen guduari buruzkoa da. Bertan, frantses tropak, atzeraka zihoazela, garaitu egin zituen ingeles-espainiar-portuges armadak. Guduaren planetan esku hartu zuten pertsonaietako batzuen erabilera pertsonaleko gauzak, guduan erabili ziren armak eta haren mementu erabakigarrien maketak eta dioramak direla medio azaltzen da gerra-gertakari hau.

Jantzi barruko ezpata. XV. mendea

Ordutegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Astelehenetan, itxita.
  • Asteartetik ostiralera: 10:00–14:00 eta 16:00–18:30.
  • Larunbatetan: 10:00–14:00.
  • Igande eta jaiegunetan: 11:00–14:00.
  • Jaiegun diren astelehenetan: 11:00-14:00, eta biharamunean (asteartea) itxita

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arabako Arma museoa Aldatu lotura Wikidatan