Araks Sahakyan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Araks Sahakyan
Bizitza
Jaiotza1990 (33/34 urte)
Herrialdea Armenia
Hezkuntza
Hizkuntzakarmeniera
frantsesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea eta artista

Facebook: 664702031201760 LinkedIn: araks-sahakyan-93a126b8 Edit the value on Wikidata

Araks Sahakyan (Hrazdan, Armenia, 1990) artista da, margolaria, baita itzultzailea ere.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armenian jaioa, 1990eko Armenian oso zaila zen aurrera ateratzea arrazoi politikoengatik, baita arazo ekonomikoengatik ere. Aitak autoa saldu zuen, eta jaioterritik alde egin zuten. Alacantera jo zuten.[1]Han bizi ondoren, Araks Parisera aldatu zen. École Nationale Supérieure d’Arts de Paris-Cergy (ENSAPC) eskolan graduatu zen 2018an. Londresko Saint Martins Center-en Erasmus seihileko bat eman ostean. 2021ean Parisko Drawing Factory erresidentzia bat jaso zuen.[2]

Itzultzaile gisa hasi zen,[3] beti markatu duen ideia bat azpimarratzen du:

«Migratzaile oro itzultzera kondenatuta dago».

Itzulpenak arte sorkuntzaren ateak ireki zizkion. Poliglota eta diziplina anitzekoa, bizitza asko bizi izan ditu bere bizitzan. Ez dizkio ateak ixten ezeri, hainbat lurraldetan egiten du lan, muga eta kortse estetiko, geografiko edo diziplinakoen gainetik. Bideoa, performancea, dantza eta antzerkia, musika, marrazketa eta pintura, serigrafia edo ebanisteriak ez du inolako adierazpide edo ezagutzatik ihes egiten. Berea etengabe deskubritzen ari den artea da, oroimenaren, migrazioaren eta deserrotzearen hariei tira egiten diena. Singularraren eta pluralaren lehen pertsonan, itzulpen posible guztietan.[4]

Araksek bere lana erresistentzia pertsonal gisa bizi du, konturatu baitzen ezin zuela idatzi adierazi nahi zuena, eta ordutik hasi zen margotzen.[1] 2023an errotuladoreekin egindako marrazki koloretsuen erakusketa jarri zuen artista armeniarrak Hernaniko Kulturarteko Plaza Feministan.

Erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolektiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat erakusketa kolektibotan hartu du parte; Armenian, Frantzian, Belgikan, Erresuma Batuan, Herbeheretan, Georgian, Belgikan...[5]

Bakarkakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2021 – Centre d’art YGREC, Aubervilliers, Frantzia.[5]
  • 2022 - Las ventanas de mi casa, desde la nieve hasta la mar. Alacanteko Unibertsitateko Museoa [6]
  • 2023 - Hernaniko Kulturarteko Plaza Feministan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Goikoetxea, Jakes. (2023-11-06). ««Bulkada asko daude nire marrazkietan»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  2. (Ingelesez) «Material Matters: Artist Araks Sahakyan uses Promarker Watercolour and paper to create vast ‘paper carpets’» Winsor & Newton - ROW (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
  3. Revista. (2013-03-01). «Entrevista a Claude Aubert • Ecologistas en Acción» Ecologistas en Acción (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
  4. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-11-11). ««En el arte, la intuición tiene mucha disciplina, no hay que diferenciar»» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
  5. a b «Araks Sahakyan» Drawing Lab (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
  6. «MUA · PLURI-IDENTITATS» mua.ua.es (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]