Arale Norimaki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arale Norimaki
Dragoi Bola unibertsoa
Argitalpena
SortzaileaAkira Toriyama
Ageri den obrak
Bikoizketa-aktoreaMami Koyama
Datu biografikoak
Jaiotza1980ko maiatzaren 3a
Sexuaemakumezkoa
Garaiera139 cm
Pisua31 kg
Ilearen koloreapurple hair (en) Itzuli

Arale Norimaki (japonieraz: 則巻アラレ) Akira Toriyamak sortutako Dr. Slump manga serieko pertsonaia eta protagonista da. Senbei Norimakik eraikitako robot bat da, neska gazte baten itxurakoa. Bere xalotasunagatik, pertsonalitate energetikoarengatik, zentzu komun falta handiagatik eta bere indar ikaragarriagatik ezaguna da. Senbei saiatzen da konbentzitzen Penguin Villageko beste herritarrak Arale neska arrunt bat baino ez dela, eta badirudi lortzen duela, nahiz eta indar izugarria eta gaitasun atletiko ez-gizatiarrak izan. Bere indarguneen artean daude Chikyūwari (地球割り, "Lurra Zatitzea") lurra erdibitzeko superboterea eta N'chahō (んちゃ砲) izpia. Hala ere, betaurrekoak behar ditu gutxi ikusten duelako. Dragoi Bola frankizian ere agertzen den pertsonaia da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]