Dr. Slump

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Dr. Slump
Dr Slump (2981906771).jpg
Telesaila
Generoa shonen manga
Herrialdea Japonia
Jatorrizko hizkuntza japoniera
Iraupena 24 minutu
Atalak 243
Zuzendaritza eta gidoia
Antzezlea(k)
Emanaldia
Jatorrizko igorlea Fuji Television
Hasiera-data [[]]
Kanpo loturak
http://www.j-drslump.com/

Dr. Slump (japonieraz: Dr. スランプ Hepburn: Dokutā Suranpu?) Akira Toriyamak idatzi eta marraztutako manga japoniarra da. 1980 eta 1984 tartean Shueisha-ko Weekly Shōnen Jump aldizkarian argitaratu zen 18 tankōbon aleetan bilduta.

Serieak Arale Norimaki izeneko neskato-robot baten, bere sortzaile Senbei Norimaki eta Pinguino herriako biztanle xelebreen humorezko abenturak kontatzen ditu.


1980ko urtarrilean, Shūeisha-ko Shōnen Jump aldizkarian aurrenekoz agertu zenean sortzailea ia erabat ezezaguna zen. Hain ona izan zen, ordea, mangaren harrera ezen urtebetera (1981eko apirilaren 8a) animazio serieko lehen kapitulua argitaratu zela. Orduko marka berria ezarri zuen mangatik animera pasatzeko denbora eskasagatik. Telebista serieak 240 kapitulu baino gehiago izan zituen, 1986ko otsailaren 19an bukatu zelarik.


1993an manga eta seriea argitaratzeari berrekin zioten. Manga, oraingoan koloretan, Takao Koyama-k idatzita eta Katsuyoshi Nakatsuru-k marraztuta, Shūeisha-ko V-Jump aldizkarian argitaratu zen. 1996ko irailean atera zen azken alea. 1996-199 tartean anime seriaren bigarren atal bat ere egon zen. Takao Koyama-k errepikatu zuen idazle lanetan baina Tadayoshi Yamamuro izan zen marrazkilaria.