Aramón

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Aramónen logotipoa

Aramón (Montañas de Aragón, euskaraz Aragoiko mendiak) %50ean Ibercajak eta Aragoiko Gobernuak partaidetza duten baltzu anonimo bat da, autonomia erkidego honetako eski estazio gehienak kudeatzen dituena. Baltzu anonimo horren asmoa da Aragoiko mendiek ematen dituzten aukerak erabiltzea, turismoaz baliatuz, erkidegoan garapen handiagoa lortzearren.

Honetarako, autonomia erkidego honetan dauden zazpi eski estazioetatik bost hartzen dituen baltzu bat sortu zen, horietatik hiru Huescako probintzian eta beste biak Teruelgo probintzian, Aragoiko Gobernuaren eta Ibercajaren esku izanik akzioen %50. Azken bi erakundeon parte hartzea da erkidegoko garapen turistikoan helburu batzuk beteko direla ziurtatzen duena, instalakuntzak hobetuz eski zaleak euren estazioetara erakartzeko eta ingurugiroa eta esplotazio turistikoko guneak errespetatuz.

Eski zaletuentzat, hobekuntza nabarmena da erremonte berriei esker, elur artifizialek sistema hobeei eta baita taldeko edozein estaziotan kirol hau praktikatzea ahalbidetzen duten abonuei esker ere, hainbeste, 2010ean 620.000 eskiatzaile baino gehiago izan dituela bere estazioetan eta Teruelek bere historiako eskiatzaile kopururik handiena izan duela.

Aramónen "ekintza" ez da soilik negura mugatzen eskiaren praktikarekin, baizik eta udan mendiko beste kirol batzuk praktikatzea ahalbidetzen dela, mendi bizikletan jaitsiera, amildegi jaitsiera, raftinga, arrantza, etab...

Polemika ekologistekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aramón baltzuaren sorrerak, hasieratik talde ekologisten oposizioa izan du, bereziki Ecologistas en Acciónena eta unibertsitate munduko zenbait pertsonena, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Eduardo Martínez de Pisón geografoa edo Jerónimo López geologoa kasu. Kritikak, Aragoiko despopulazioa jasaten duten herrientzat eskia irtenbide ekonomiko bakar bezala sustatzean zentratzen dira, horrek, paisaiarekin eta ingurugiroarekin errespetutsuagoak eta atseginagoak diren beste turismo mota batzuei uko egitea dakarrelarik. Zehazki, Internet bidez hedatutako kanpainak egon dira Aramón Formigal estazioaren handitzean Espelunziecha izeneko parajeari eginiko kalteen aurka protestatzeko, aipaturiko irakasleek sinatutakoak, edo talde ekologista honek Aramónen erakusketen aurrean antolatutako protestak Madrilgo Feria Barrutian.

Aramón osatzen duten estazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Huescako probintzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teruelgo probintzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]