Aramón Cerler

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Aramón Cerler
Cerler, telesilla.jpg
Kokapena Aragoiko Pirinioak
Herrialdea  Espainia
Informazioa
Kota altuena 2.630
Alpinoa 1,13 (km)
Nordikoa 76 (km)
Guztira 77,13 (km)
Eski-pistak
Azul.png Urdinak 16
Rojo.png Gorriak 24
Negro.png Beltzak 14
Igogailuak
Teleaulkiak 9
Teleskiak 4
Zinta garraiatzaileak 24.920
Elur artifiziala
Azalera 35
Harremanetarako
Posta elektronikoa info@cerler.com
Telefonoa 974 551 012
Faxa 974 551 111

Aramón Cerler eski estazioa Aragoiko Pirinioetako Benasque udalerriko Cerler herrian dago.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cerler, Aragoiko Pirinioetako alpetar eski estaziorik garaiena da. Benasqueko haranaren bihotzean bertan dago, pinudiz eta 3000 metrotik gorako 60 mendiz inguratua, horien artean Pirinioetako mendirik garaiena den Aneto

Mendikate guztiko goitiera eskiagarririk handienetako bat du, oinean dituen 1500 metroetatik hasi eta Pico Gallinerok dituen 2700 metroetaraino. Estazioaren zatirik gehiena 1900 eta 2700 metroko altuera artean dago.

Elurtea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cerler Pirinioen hegoalde zatiko eski estaziorik hoberenetako bat da. Nabarmen da nagusi elurte naturaletan hego-mendebaldeko denboraleekin. Aldiz, iparraldekoak ez zaizkio iristen, eta hauek behar bezain indartsuak direnean, hainbeste haizerekin datoz estazioak ia ez duela bere pisten egoera hobetzerik lortzen. Haize horiek ohi epelak izaten dira, eta gehiago ematen dira udazkenean eta udaberrian, eta, beraz, estazioaren altuera funtsezko faktorea da elurra biltzerakoan.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eski estazio ororen zerbitzuak eskaintzen ditu: Erremonteak, erizaindegia, eski eskola, material alokairua, jatetxeak, etab... Udan ere eskaintzen ditu zerbitzuak, bizikletan jaitsiera kasu.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]