Aranguren (mendia)

Koordenatuak: 42°59′25″N 2°29′49″W / 42.99028°N 2.49694°W / 42.99028; -2.49694
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Zaraiako mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aranguren (argipena)».
Aranguren
Datu orokorrak
Garaiera1.158 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°59′25″N 2°29′49″W / 42.99028°N 2.49694°W / 42.99028; -2.49694
MendikateaZaraiako mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Mendizaletasuna
LuberriLuberri

Aranguren mendia, Zaraiako mendilerroan dagoen mendi bat da, mendilerroko garaiena, 1.158 metroko garaierarekin. Deguria edo Degurixa haranaren ipar-mendebaldeko muturrean kokatua dago, Arlutz mendiarekin batera, U itxurako haran txikitxoago bat eratzen duelarik. Elorretako Haitza eta Arangurenen artean, Kargaleku lepoa zabaltzen da, oso lepo zabala. Inguruko beste mendiak bezala, tontorretik gertu, zuhaitzez josita dago, tontorra bera, izatez, harrizkoa den arren.

Irispideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendiolatik abiatuta, harrizko monumentuaren eskuinetara dagoen bidetik, aurrera segitu behar da, bidegurutze batetara heldu arte. Hemen, eskuinetara doan bidea hartu, eta aurrera jarraitu behar da. Ondoren, ezkerretara doan bidea hartu, eta norantza hortan jarraitu behar da pixkatean, Peñakulu inguruan, eskuinetara hartzen den bihurgune batetara heldu eta berau hartuz. Hemendik, aurrera jarraitu baino ez dago. Handik denbora batera, behean San Juan Portaletaña eta Elixabarriko iturria utziz, aurrera segitu behar da, Kargaleku mendatea Apotza ere deitua dena, begi bistan izan arte. Hona heldu ondoren, Elorretako Haitza eta Aranguren artean dagoen zelaia gurutzatu behar da, bidea jarraituz. Bide honek, Degurixara daraman bideko gas hodiaren bidearekin bat egiten du. Bideak, eskuinetarantz bira egiten du, eta Bistakoatxa edo Apotzakarta mendatean amaitzen da. Toki honetatik, eta lur garbitik, errez hel daiteke mendiaren tontorrera

Beste bide bat, Bolibartik doana da. Aitzorrotzetik gertu dagoen Urizar edo Uxarko bidegurutzetik hain zuzen. Toki honetan, Alabitarako bidea hartu behar da, eta zuzen jarraitu denbora guztian, Lizargarateko lepoa adierazita dagoen tokira heldu arte. Hemen, ezkerretara doan bidea hartu behar da, berau baita gas hodiaren bidea. Eta aurrera jarraitu behar da. Arlutz begi bistan agertzen da bide honen amaierara heldu ondoren. Azkenik, Deguriara jaisten den bidea eskuinetara utziz, Arlutz mendiaren tontorra igaro behar da. Handik gutxira, Aranguren mendia begi bistan agertzen da. Hemendik aurrera, tontorrera igotzea baino ez da geratzen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa