Edukira joan

Mendiola (Eskoriatza)

Koordenatuak: 43°00′52″N 2°30′16″W / 43.01444°N 2.50444°W / 43.01444; -2.50444
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Eskoriatzako auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mendiola».
Mendiola
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaEskoriatza
Geografia
Koordenatuak43°00′52″N 2°30′16″W / 43.01444°N 2.50444°W / 43.01444; -2.50444
Garaiera441 m
Demografia
Biztanleria44 (2022)

Mendiola Eskoriatza udalerri gipuzkoarraren hego-ekialdean dagoen auzoa edo elizatea da, landa-girokoa.

Iparraldean Bolinaga eta Arkarazo (Aretxabaleta), hegoaldean Elgea (Barrundia), ekialdean Areantza (Aretxabaleta) eta Urkuluko urtegia eta mendebaldean Eraña eta Bolibar (Eskoriatza) herri edo auzo mugakide ditu.

Mendiolako biztanleria

1960an 114 biztanle zituen, 1970ean 89 eta 1981ean 64.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Amabirjinaren monumentua Mendiolan.
  • San Joan Bataiatzailea edo San Joan Txiki parrokia: XIX. mendekoa. Arkupe ederra dauka. Erromeria tradizionalki maiatzaren 6an egiten zen.
  • XIX. mendeko hilerria.
  • XVIII. mendeko baserria.
  • Aipatzekoak dira Kamiokoa eta Isaspiribil baserriak eta Uriarte oinetxea.
  • Gaztainadin Santa Kolunbako baseliza dago.

Auzoa Kurtzebarri (1.133) mendiaren azpian dago kokatuta, Zaraiako mendilerroan dagoena, eta ohiko abaiapuntua da bertara igotzeko, ordu biko igoera eskatzen duelarik. 700 metro inguruko desnibela dago.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]