Arantxa Elizondo Lopetegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arantxa Elizondo Lopetegi

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakArantxa Elizondo Lopetegi
JaiotzaDonostia1967ko otsailaren 26a (57 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta politologoa
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaPlazandreok

Facebook: elizondo.arantxa Twitter: aranelizondo Edit the value on Wikidata

Arantxa Elizondo Lopetegi (Donostia, 1967ko otsailaren 26a) gipuzkoar politologoa da. EHUko Administrazio eta Politika saileko irakaslea da. Estatu Espainiarreko Administrazio eta Politika Zientzietako elkarteko lehendakaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soziologian lizentziaduna Deustoko Unibertsitatean. Politika-zientzietan eta Soziologian doktoraduna Euskal Herriko Unibertsitatean. 1991tik aurrera Euskal Herriko Unibertsitateko Politika-zientzia eta Administrazio Saileko irakasle titularra da. Euskal Herriko Unibertsitateko Emakume eta Gizonen Berdintasunaren Gaineko Masterreko fundatzailekide eta zuzendarikide 2000tik 2009ra bitartean, eta 2013tik aurrera. 2009. eta 2012. urteen artean Emakundeko Idazkari Orokorra izan zen.[1][2]

2017an, 1993an sortutako Politika-zientzia eta Administrazioa Elkarte Españoleko[3]​ lehen emakume lehendakaria izendatu zuten.[4][5]

Euskal Herriko Plazandreok plataforma politikoko kide da.[6]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakumeen eta gizonen jarrera politikoari buruzko eta berdintasun-politika publikoei buruzko hainbat lan argitaratu ditu. Horien artean azpimarratzeak dira: Mujeres en Política (1997),[7]La presencia de las mujeres en los partidos políticos de la Comunidad Autónoma del País Vasco (1999)[8]​ eta Participación social y política de las mujeres y los hombres en Euskadi (2005).

Erakunde publiko desberdinek finantziatutako ikerkuntza proiektu ugari zuzendu ditu​: “Genero ikuspegiaren integrazioa Bizkaiko Foru Aldundiko ekintzetan” (2000-2001); “Bilboko Udaleko Berdintasun Aukeren Beharren diagnostikoa eta II Planaren egitea” (2001-2002); “Elaboración de un estudio-diagnóstico para el conocimiento de la feminización de la pobreza en VitoriaGasteiz” (2005), beste batzuen artean. Horretaz gain, 2000. urtetik Emakunderen “Emakumeen eta Gizonen egoeraren gaineko kopuruak Euskadin” urteko ikerketa egiten duen taldearen koordinatzailea da.[9]

Sariak eta esker onak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1998 Ikerketako Euskal Gizartearen Egoera Saria jaso zuen emakumeen partaidetza Euskadiko alderdi politikoetan lanarengatik.[10][11]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. .
  3. .
  4. .
  5. .
  6. .
  7. .
  8. .
  9. .
  10. .
  11. .
Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.