Edukira joan

Arantza Santesteban

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arantza Santesteban
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1979 (44/45 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea : historia
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakikertzailea, historialaria, film-zuzendaria, politikaria eta gidoilaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Batasuna
IMDB: nm9352094 Edit the value on Wikidata

Arantza Santesteban Pérez (Iruñea, 1979) nafar historialari eta zinemagilea da.

Ibilbidea

Historia lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean. 2007ko urriaren 4an Batasunako Mahai Nazionaleko beste buruzagi batzuekin batera -garai hartan Alderdien Legearen ondorioz legez kanpo zegoena- bilera bat egiten ari zirela atxilotu zuten. Garzón epaileak talde terroristako kide izatea egotzi zion, eta ia hiru urte eman zituen prebentziozko espetxealdian.[1]

2012an, hainbat dokumental zuzentzen hasi zen, eta, haien artean, nabarmentzekoa da Passatgeres izeneko lehen lana. 2017an, Euritan filma zuzendu zuen Irati Gorostidirekin batera, eta 2017ko Kimuak katalogorako hautatu zuten.[2] 2021ean kartzelan izandako bizipenak eta ostean sortutako arrakalak azaltzeko 918 gau dokumentala zuzendu zuen.[3]

Erreferentziak

Kanpo estekak