Arantzazu, euskal-sinismenaren poema

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Arantzazu, euskal-sinismenaren poema
Datuak
Egilea Salbatore Mitxelena
Argitaratze-data 1949ko uztailaren 31
Generoa Saiakera
Argitaratzailea Aránzazu
Herrialdea Euskal Herria
Orrialdeak 247

Arantzazu, euskal-sinismenaren poema Salbatore Mitxelenaren lehenengo poesia liburua izan zen eta Hego Euskal Herrian frankismoaren garaian argitaratutako lehenengoa, 1949. urtean. Xabier Eulateren marrazkiak ditu, azalakoa barne.

Gaia eta estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poemetan zehar erlijioa da gai nagusia, eta horixe da zentsuraren baimena jasotzeko arrazoia. Oso nabaria da obra honetan gerra aurreko poesiaren eragina, eta zehazkiago, Xabier Lizardirena. Honekiko desberdintasuna tonuan dago, izan ere, hura baino ezkorragoa da Mitxelenaren olerkigintza, gerraosteko gizarte giroaren eraginez. Aldiz, Lizardiren estilo trinkoa erabiltzen du eta, hark bezala, herri poesiaren eragina oso nabarmena da berarengan. Herri poesiaren metro laburrak eta errepikapenak dira, bestalde, etsiak jota zegoen gizarteari baikortasuna eta bizi nahia emateko erabiltzen duen teknika.

Azken zatia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hala ere, Arantzazu, euskal-sinismenaren poema liburua ez zuen Mitxelenak osorik argitaratu 1949an. Bigarren zati bat ere bazuen idatzita, "Bizi-nai" izenburua zuena. Hau Guatemalan kaleratu zen, "Euzko Gogoa" aldizkarian, 1954. urtean. Zati honetan gaia politikoagoa da, eta autoreak, zentsuraren galbahea pasatuko ez zuelakoan, ez zuen lehenago argitara eman. Azken zati honek interpretazio politikoa ematen dio obra osoari. Honela, eta esaterako, Arantzazurako kristau erromesaldia denak "euskal garai berria iristeko" helburua du.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]