Arantzazu (dokumentala)
- Artikulu hau 2023ko dokumentalari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arantzazu (argipena)».
Arantzazu (dokumentala) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2023 |
Izenburua | Arantzazu |
Jatorrizko hizkuntza | euskara gaztelania |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dokumentala |
Iraupena | 70 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Pello Sarasua |
Gidoigilea(k) | Pello Sarasua |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Arteman |
Argumentu nagusia | Arantzazuko santutegia |
arantzazudokumentala.eus |
Arantzazu (azpititulua gehituz gero, Arantzazu - 36 zm, 5 mende eta herri 1) 2023ko euskarazko film dokumentala da, Pello Sarasuak zuzendua eta Arteman ekoiztetxeak egina Arantzazulab ikertegiaren ekimenez. Arantzazuko santutegiaren historia eta bertako frantziskotarren bizipenak jasotzen dituen lana da.
Ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Proiektua jaio zen Arantzazulaben ekimenez, Arantzazun fraideen komunitatea gutxitzen zigoala eta, ondare inmaterial gisa elkarrizketak egin nahi izan zituztenean. Elkarrizketa ordu asko pilatu ziren, eta grabaketak gordetzeaz gain, dokumentala ere sor zitekeela ikusi zuten. Fraideen ekarpenez gain, euskal kulturako zenbait lagunen ekarpenak ere bildu ziren dokumentalerako.
"Espiritualtasuna, kultura eta natura" ardatz dituen lana da, zuzendariaren arabera.[1] Azpitituluko zenbakiek egiten diote erreferentzia basilikako Andre Mariaren irudiaren neurri txikiari (36 zentimetro), komunitatearen antzinatasunari (5 mende), eta herri 1, Euskal Herria da.[2]
Elkarrizketa horien bidez errepasatzen diren kontuen artean daude Jakin aldizkariaren sorrera, basilikaren eraikuntza eta Oteizaren apostoluena, euskara batuaren batzarra, Gomiztegiko artzain eskola, 20. mendeko azken laurdenetik gertatzen ari den deskristautzea...
Elkarrizketatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Fraideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Paulo Agirrebaltzategi [3]
- Joxe Mari Arregi
- Juan Miguel Dorronsoro
- Juan Ignacio Larrea
- Manolo Pagola
- Angel Txabarri
Beste batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Joseba Intxausti (frantziskotar ohia, ekoizpen lanetan ari zirela hil zen 2023an).
- Lorea Agirre
- Izaskun Andonegi
- Miguel Ángel Alonso del Val
- Miren Elgarresta
- Xabier Euzkitze
- Marije Goikoetxea
- Alazne Guridi
- Jon Sarasua
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Belauntzaran, Arantzazu. (2024). ««Fraideei ahotsa eman eta egin duten lanaren aitortza da» -» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2024-04-10).
- ↑ «Arantzazu dokumentala, aro baten testigantza» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-11).
- ↑ Home - Arantzazu Dokumentala. 2023-11-02 (Noiz kontsultatua: 2024-04-10).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2023ko filmak
- Pello Sarasuak zuzendutako filmak
- Pello Sarasuak idatzitako filmak
- Paulo Agirrebaltzategik antzeztutako filmak
- Joseba Intxaustik antzeztutako filmak
- Lorea Agirrek antzeztutako filmak
- Xabier Euzkitzek antzeztutako filmak
- Jon Sarasuak antzeztutako filmak
- Miren Elgarrestak antzeztutako filmak
- Artemanek ekoitzitako filmak
- 2023ko dokumentalak
- Euskal Herriko film dokumentalak
- Euskarazko filmak
- Arantzazu (Oñati)