Edukira joan

Arbelaitz jauregia

Koordenatuak: 43°20′21″N 1°47′18″W / 43.33904°N 1.78821°W / 43.33904; -1.78821
Wikipedia, Entziklopedia askea
Arbelaitz jauregia
Kultura ondasuna
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaIrun
Koordenatuak43°20′21″N 1°47′18″W / 43.33904°N 1.78821°W / 43.33904; -1.78821
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura barrokoa
Ondarea
BICRI-51-0001517
6

Arbelaitz jauregia Gipuzkoako Irun udalerrian dagoen jauregi bat da.

Irungo familia nabarmenenetakoa zen Arbelaitz familia Espainiako Koroarekin harreman estua izan zuen. XVI. mendearen hasieran eraikia izan zen eta Jose Arbelaitz izan zen eragilea.[1] 1936ko irailean, Espainiako Gerra Zibilan zehar Irungo herrigunea edo alde zaharra suntsitu zuen suteak jauregia bera ere kaltetu zuen, gerora berreraikia izan zelarik.[2]

Irungo Arbelaitz jauregiak pribilegiozko kokapena dauka, hiribildutik eta San Joan plazatik hurbil eta Nafarroako bidearen ondoan. Oinplano laukizuzen eta lau uretako teilatua dituen eraikin dotorea da. Hiru solairu eta ongi ezberdinduak dauden bi zatiz osatutako harlanduzko aurrealdea ditu. Bere bi muturretan bi dorre karratu ditu eta gainera bi zutabe doriko dituen atari barrokoa ere badu. Armarria gainean duen bal koi nagusia har tzen du frontoiak. Fatxadaren gainerakoak erdiko honekiko simetrikoak diren lau bao ardatz ditu.[1]

Garrantzi historiko handiko eraikina da, bertan pertsonaia garrantzitsu askok ostatu hartu baizuten, tartean Henrike II.a Frantziakoa, Katalina Medici, Karlos IV.a Espainiakoa, Katalina Braganzakoa, Filipe V.a Espainiakoa, Karlos X.a Frantziakoa, etab.).[3]

1964ean Monumentu Historiko-Artistiko Probintziala izendatu zuten.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]