Arbendolondoetako harrespila
Arbendolondoetako harrespila | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Portugal |
Portugalgo barrutia | Evora |
Portugalgo udalerria | Évora |
Freguesia | Nossa Senhora da Tourega e Nossa Senhora de Guadalupe |
Koordenatuak | 38°33′27″N 8°03′40″W / 38.557497°N 8.061077°W |
Ondarea | |
Arbendolondoetako harrespila (portugesez: Cromeleque dos Almendres) Évora hiritik gertu dagoen harrespil ezaguna da. Iberiar penintsulako iruinarri-multzorik handiena da, eta Europako handienetakoa.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Evoratik 15 kilometro sartaldera dago, Nossa Senhora de Guadalupe parrokian. Monfurado mendilerroko maldan kokaturik dago, landa-eremuan eta artelatz basoen artean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]K.a. 6000 urtean altxatu baziren ere 1966 arte ez ziren aurkitu. Henrique Leonor Pina izan zen aurkitzailea eta indusketak aurrera eraman zituena. Hainbat garaitako harri multzoak daude, Almendres I (K.a. 6000 urtekoa), Almendres II (K.a. 5000) eta Almendres III (K.a. 4000). Hainbat harrik marraturiko irudiak dituzte.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egitura zirkularrak osatzen dituzten granitozko 95 menhirrek osatzen dute.
- Almendres I: bi zirkulo kontzentriko txiki osatzen zituzten.
- Almendres II: bi elipse kontzentriko handi osatzen zituzten. Menhir altuenak bertan daude.
- Almendres III: aurreko egiturek hainbat aldaketa izan zituzten.